2017(e)ko maiatzaren 20(a), larunbata

Lan bikaina Larderon

Gaeleko hiru talde izan dira larunbat honetan Larderon eta lan bikaian egin dute. Infantilek eta alebinek irabazi egin dituzte torneoak, eta kadeteek partidarik galdu ez arren, finaletik kanpo geratu dira, golen aldearekin.

Alebinak aise irabazi dute torneoa, hasieratik jaun eta jabe izan baitira. Hasierako partida Larderoren aurka jokatu eta 6-0 irabazi dute, Gipuzkoarrek erabateko nagusitasuna erakutsiz. Bigarren partidan, ordea, berdindu egin dute, 4-4, Murillo taldearen aurka. Hirugarren partidan sekulako astindua eman dio Larderori, 9-0 irabazita. Azkenekoan zegoen jokoan txapela, eta 5-1 irabazi dio Murillori, txapela erabakita utziz.


Infantilek behetik gora egin behar izan dute. Hasierako partidan 0-0 berdindu dute Camino Cientaren aurka. Ikaragarrizko aukera pila izan dituzte zuri-marroiek, errioxarrak ez baitute ia zelai erdia gainditu, baina golik gabe amaitu da. Bigarren partidan Larderoren aurka 3-2 galdu dute. Bi baloi zutoinera botaz abiatu dira gipuzkoarrak, baina errioxarrak oso tarte txikian 3-0 jarri dira. Hala ere, zuri-marroiek bi gol egin dituzte. Hirugarrengoan, Camino Cientaren aurka erraz eraman dute partida, 4-1 irabaziz, eta bigarren postua segurtatuz. Azkeneko neurketa Larderori irabazi beharra zeukan, eta bi goleko aldea lortuz. Azkenean 5-0 irabazi du bere partida, eta horrekin txapela lortu dute Gaeleko gazteek.


Kadeteak bikain hasi dute Marianistasi 3-1 irabazita. Zuri-marroiak hobeak izan dira eta finalerako bidean lehen urratsa eman dute. Bigarren partidan ordea, Larderori irabazi beharra zeukaten, bestela errioxarak sailkatzen zirelako, Marianistasi Gaelek baino alde handiagoarekin irabazi diolako. Sergio MaƱososk aurreratu ditu gipuzkoarrak, baina etxekoek berdindu egin dute, eta azkenean finaletik at geratu da, lan bikaina egin arren.


Honekin amaitu da aurtengo denboraldia. Datorren urtean gehiago izango da asmo berri eta proiektu berriekin.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina