2017(e)ko abenduaren 31(a), igandea

Bigarren

Bigarren postuan amaitu dute Gaeleko hiru taldeek Legorretan jokatu den Gabonetako Torneoan. Alebinetan, infantiletan eta kadeteetan aritu ziren eta hiruetan geratu ziren bigarren postuan. Infantilei eta kadeteei gol bakarra fata izan zitzaien garaipena lortzeko, eta alebinek ere lan oso ona egin zuten, kontuan hartu behar baita talde sortu berria dela, eta  oso entrenamendu gutxi egin ditzutela oraindik.

KADETEAK:



GAEL 0 RIOJA TEAM 2

Ez zen izan zuri-marroien partidarik onena, baina hala ere aukerak izan zituzten emaitza hobea lortzeko. Errioxarrek neurketa biribila egin zuten, eta merezitako garaipena lortu zuten, eta partida hau ikusi ostean tituloa lortzeko aukera handiak zituztela ikusi zen.


SALBURUA  2 RIOJA TEAM 1

Gasteiztarrek irabazi zuten partida, baina seguraski bere atezainak zer ikusi handia izan zuen horretan, errioxarrenak izan baitziren aukerarik onenak, baina arabarren atezaina bikain aritu zen, sekulako neurketa eginez, eta bere taldea bizirik mantenduz. Arabarrak aurreratu ziren, baina errioxarrek berdindu egin zuten. Neurketaren hondarrean kontraeraso batean lortu zuten gasteiztarrek garaipeneko gola.


GAEL 4 SALBURUA 2

Salburuak berdinketa nahikoa zuen garaipena lortzeko, eta zuri-marroiek berriz hiru golegatik irabazi behar zuten, eta egia esan oso gertu izan zuten helburua, aukerak izan baitzituzten horretarako. Zabalak aurretik jarri zuen etxeko taldea, baina berdindu egin zuten arabarrek. Jurgi Leundak lortu zuen 2-1ekoa, baina berehala etorri zen berdinketa. Hortik aurrera jaun eta jabe izan zen talde zuri-marroia, eta Jokin Agirretxeren bi golek garaipena oso gertu jarri zuten, baina behar zen gola ez zen iritsi.

Lopez, Azkarai, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe, Zabala, Aramendi, Murua, Lopetedi, Leunda eta Iztueta aritu dira Gael taldean.


SAILKAPENA:
1- Rioja Team 3p (+1)
2- Gael 3p
3- Salburua 3p (-1)




INFANTILAK:



GAEL 2 LAUBURU IBARRA 2

Pare-pareko partida izan zen hau. Etxekoak ongi hasi ziren aukerak eginez, baina Ibarrakoak jarri ziren 0-2 aurretik. Azkeneko minututean zuri-marroiek gora egin zuten, eta partida berdindu egin zuten June Zugastiren eta Jon Aldalurren golei esker.


AURRERA LEITZA 5 LAUBURU IBARRA 1

Leitzakoak jaun eta jabe izan ziren partida honetan. Hasieratik hartu zuten aginte makila, eta Ibarrakoak ezinean aritu ziren. Emaitza honekin, nafarrek berdinketa nahikoa zuten tituloa eskuratu ahal izateko.


GAEL 1 AURRERA LEITZA 1

Hau ere pare-pareko partida izan zen. Nafarrek berdinketa nahikoa zuten torneoa irabazteko, eta etxekoek garaipena behar zuten. Kanpokoak jarri ziren aurretik, baina June Zugastik berdindu egin zuen neurketa, eta markagailua ez zen gehiago mugitu.

Azkarai, Garcia, Olano, Esteban, Aldalur, Amundarain, Labaka, Zugasti, Murua eta Irati aritu ziren Gaelen.



SAILKAPENA:

1- Aurrera Leitza 4p (+4)
2- Gael 2p
3. Lauburu Ibarra p1 (-4)



ALEBINAK:



GAEL 1 LEGORRETA 4

Legorretak hemen abiatu zuen garaiopenerako bidea. Neurketa parekatua abiatu zen, etxekoek behin gola lortu zutenean,  zuri-marroei kosta zitzaien erreakzionatzea, baina Lukas Gurrutxagak lortutako golak berriro ere partidan sartu zituen. Ondoren etorri ziren, ordea, beste etxeko taldearen bi golak, neurketa erabakita utziz.


LEGORRETA 5 AURRERA LEITZA 0

Legorretarek erabakita utzi zuten lehiaketa, garaipen handi batekin. Zuri-berdeek ez zioten inongo aukerarik eman nafarrei, garaipen erosoa lortuz.


GAEL 3 AURRERA LEITZA 1

Bigarren postua zegoen jokoan partida honetan, eta etxekoek ez zuten hutsik egin, nagusi izan baitziren. Eskarmendik, Gurrutxagak eta Urtxipiak lortutako golek 3-0 jarri zuten markagailua, Nafarrek partidaren hondarrean lortu zuten euren gola.

Gorostidi, Lizarribar, Arrillaga, Murua, Olano, Dorronsoro, Urtxipia, Luloaga, Sotil, Gurrutxaga eta Eskarmendi izan ziren Gaelen jokatu zutenak.


SAILKAPENA:

1- Legorreta 6p (+8)
2- Gael 3p (-1)
3- Aurrera Leitza (-7)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina