2018(e)ko otsailaren 4(a), igandea

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:



GAEL 13 ARIZMENDI 0

GAEL: Lopez, Lopetedi, Iturriotz, Agirretxe eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Murua, Aramendi eta Esteban.

ARIZMENDI: Beitia, Del Palacio, Arroyo, Herrero eta Hernandez-hasierako bostekoa-, Castillejo, Corbal, Egizabal,  Etxebarri eta Ramos.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Arizmendi taldeko Corbal eta Herrero izan dira txartel horia ikusi dutenak.

GOLAK: Gael: Agirretxe (7), Murua (2), Aramendi (2), Iztueta eta Lopetedi.

Baja asko zituen Gaelek, eta hala ere denboraldiko partidarik onenetakoa egin du, Arizmendi lehen minututik erabat txikituz. Eskoriatzakoek ez dute izan inolako aukerarik, eta neurketa osoan zehar ia ez dute zelai erdia pasatu ere egin. Atsedenera joaterako, 9-0 erakusten zuen markagailuak. Bigarrengoan zuri-marroiek erritmoa apur bat jaitsi dute, baina hala ere kanpotarrek ez dute ezertarako aukerarik izan. Haritz Esteban infantilak bere estreinua izan du kadeteekin. Aitor Aramendik ere Ligan bere aurreneko neurketa jokatu du.


GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

BIDANIA-GOITZ B 9 ALTZO 3

BIDANIA-GOIATZ B: Aramendi, M.Eskibel, A.Eskibel, Arruti, Aldalur, Muñoa eta Amundarain.

ALTZO: Lizarribar, I.Murua, H.Murua, Isasti, Artetxe, Goitia, J.Uranga, H.Uranga eta Artetxe.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: M.Eskibel (4), Amundarain (3), Arruti eta Muñoa. Altzo: H.Murua (2) eta Artetxe.

Altzo saiatu zen, baina Bidania-Goiatz B taldea gehiago izan zen, eta garaipena lortuz amaitu zuen neurketa.



BIDANIA-GOIATZ A 2 BALIARRAIN 5

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, E.Sasiain, U.Sasiain, Iraeta eta Beloki.

BALIARRAIN: I.Olano, Zunzunegi, Irastortza, Iztueta eta Olano.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (2). Baliarrain: Zunzunegi (2),Iztueta (2) eta Irastortza.

Garaipen honi esker, Baliarrain sailkapeneko lehen postuan kokatu da.


BETELU 5 TXALBURUK 3

BETELU: Goñi, Eskarmendi, A.Zubillaga, Arraztio, Segurola, Sotil, Carrillo, Nazabal eta Goikoetxea.

TXALBURUK: Gorostidi, Kaminos, Garcia, Murua, Etxeberria, Goñi, Garmendia eta Irastortza.

GOLAK: Betelu: Eskarmendi (2), Sotil (2) eta Nazabal. Txalburuk: Etxeberria (2) eta Garmendia.

Neurketa bikaina eskaini zuten bi taldeek, baina etxekoak izan ziren garaipena eraman zutenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina