2018(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

Gael Munduko Txapelketan izango da

Gael taldea datorren maiatzaren 1etik 5era Lloret de Marren (Katalunia) jokatuko den areto futboleko eta mikrofutsaleko Munduko Txapelketan izango da. Lehiaketa hau Munduko Areto Futbol Federazioak (FIFUSA) antolatzen du Europako Batzordearen (UEFS) laguntzarekin. Hor Euskal Herriak erabateko ofizialtasuna dauka. Gaelek bi talde eramango ditu areto futbolean eta hiru mikrofutsalean.

Areto futbolean, Junior (Errusia), France 14 (Frantzia) eta Lloret (Katalunia) izango ditu aurkari lehen fasean Gael 1 taldeak, eta Ganbiako selekzioa (Ganbia), Stary Gorodok (Errusia) eta Zvezda (Txekia) izango dira Gael 2 taldearen aurkariak. 

Mikrofutsaleko egutegia egiteko dago, eta astelehen gauean Lloreten bertan egingo den batzarrean  jakingo dira  aurkariak. Areto futbolean multzoko lehen bi sailkatuak finalerdietara sailkatuko dira eta han gurutzatu egingo dira, eta hortik atzerakoek postuen borrokan aritu beharko dute. Mikrofutsalean berriz, kanporaketa zuzenak izango dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina