2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Denboraldiko lehen garaipena

Gaeleko gazte mailako taldeak larunbatean jokatu zuen Idiazabalen neska eta mutil seniorren konbinatu baten aurka denboraldi aurreko azkeneko partida eta 4-10 irabzi zuten zuri-marroiek partida on  eta intentsitate handiko baten ostean.
Zuri-marroiek hasieratik hartu zioten aurre aurkariari, nahiz eta lehen zatian idiazabaldarrek dezente estutu zuten. Bigarren zatian Gael gehiago izan zen, eta partida erabaki egin zuen. Ligako lehen partida ostiral honetan jokatuko dute Legorretako Harripila kiroldegian, 20.00etatik aurrera Getariko Keta taldearen aurka.
Lopez, Iturriotz, Zabala, Agirretxe eta Leunda izan zen hasierako bostekoa. Hurtado, Aramendi, Joxe eta Usandizaga ere aritu ziren. Leunda (2), Agirretxe (2), Joxe (2), Zabala (2), Hurtado eta Aramendi izan ziren golegileak.

Bestetik Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan parte hartzeko izena emateko epea maila guztietan aritzeko zabalik dago, eta horrela egongo da urriaren 10a bitarte. Beti bezala, FIFUSAren araudipean jokatuko da aurtengo denboraldia ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina