2018(e)ko azaroaren 5(a), astelehena



Bolada onak jarraitzen du

ANTIGUOKO 2 GAEL 2

ANTIGUOKO. Acuña, Urra, Lagaz, Zurututza eta Esteban-hasierako bostekoa-, Romani, Torres, Mateos, Arana eta Caballero.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Zabala eta Leunda-hasierako bostekoa-, Usandizaga, Hurtado eta Sagastibeltza.

EPAILEA: Flores. Antiguokoko Romani eta Gaeleko Hurtado, Sagastibeltza eta Usandizaga izan dira txartel horia ikusi dutenak.

GOLAK: Antiguoko: Arana (2), Mateos eta Romani. Gael: Zabala (3) eta Sagastibeltza.

Gaelek bolada onean jarraitzen du, eta beste partida handi batean puntu handi bat lortu du txapelketa irabazteko borrokan ibili behar duen Antiguokoren kantxan. Zuri-marroiek lehen urtea dute gazte mailan, baina zaharragoen aurka ere jokatzen ikasi dutela erakutsi zuten. Irabazten hasi ziren, baina gero 4-1 galtzen ere jarri ziren.
Atseden hartzera 4-2 joan ziren, baina bigarren zati handi baten ostean, Gaelek neurketa berdindu eta puntu bat eskuratu zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina