2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

Denboraldia amaitzeko dena prest dago


Denboraldia amaitzeko jardunaldi bat falta da, eta horretarako dena prest dago. Mikrofutsal lehiaketako hirugarren eta azken jardunaldia jokatuko da igandean 11.00etan Albizturren, eta horrekin akabo aurtengo denboraldia. Azkeneko saioa, gainera emozioz beterik dago, lehen postua eskuratzeko borroka handia iragartzen baita.Txalburuk taldea doa lehen postuan 27 punturekin, bigarren  Lizartza-Orexa A doa 25ekin, hirugarren Ikaztegieta  B 24rekin, laugarren Leaburu 22rekin, eta bosgarren berdinduta doaz Gael eta Bidania-Goiatz A 21ekin. Hauen artean egongo da txapela. Nesketan, berriz, Lizartza-Orexa bakarrik aritu da, eta jadanik lortuta dauka garaipena.

Igandeko lehen faseko multzoak honela geratu dira:


A multzoa: Baliarrain eta Ikaztegieta A
B multzoa: Txalburuk, Ikaztegieta B eta Leaburu
C multzoa: Ikaztegieta-Baliarrain, Gael eta Lizartza-Orexa B
D multzoa: Bidania-Goiatz A, Ikaztegieta C eta Lizartza-Orexa A


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina