2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

Denboraldi amaiera Albizturren izango da


Datorren igandean, maiatzak 11, jokatuko da aurtengo denboraldiko azken ekitaldi ofiziala, eta Albizturko pilotalekuan izango da. Bertan, mikrofutsaleko hirugarren eta azken jardunaldia izango da. GAEL elkartearen nahi eta helburuei jarraituz, txapelketa honetako partidak talderik ez duten herrietan ospatu dira, eta azkenekoa ere horrelaxe izango da. Ezkio-Itsason jokatu zen aurrenekoa, Itsasondon izan zen bigarrena eta Albizturren izango da hirugarrena eta azkena. 11.00etan hasiko dira partidak, eta ondoren sari banaketa egingo da. Multzoen zozketa asteazkenean, maiatzaren 7an, egingo da Ikaztegietan, egun horretan batuko baitira GAEL Elkarteko zuzendaritzako kideak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina