2015(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

Munduko Txapelketari begira

Aurten ere Gaelek bere taldea izango du urriaren azkeneko astean Gironako Lloret de Marren jokatuko den Munduko Txapelketan. 2003an jaiotakoen txanda izango da aurten, eta hamar jokalarirekin joango da bertera. Areto futbolean arituko da, eta mikrofutsalen bi talde aterako ditu. Lehen entrenamendua asteazkenean egin zuten, eta datorren asteazkenean egingo dute bigarrena, ekainaren 13an, 11.00etan, Lekunberrin Xotaren aurka jokatzeko. Gero atsedena hartzeko garaia izango da, eta irailean itzuliko dira entrenamenduak. EƱaut Balerdi, Aimar Arruabarrena, Unax Iztueta, Unai Altuna, Aimar Ugartemendia, Aimar Artola, Amets Uzkudun, Iker Murua, Amaiur Arrospide eta Urko Aizpurua joango dira Jon Leundaren gidaritzapean.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina