2016(e)ko martxoaren 13(a), igandea

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

BETELU 1 BIDANIA-GOIATZ 7

BETELU: U.Zubillaga, Luka, Goñi, Pasareda, Segurola, Sotil, I.Zubillaga, Aranburu, Estanga eta Goikoetxea.

BIDANIA-GOIATZ: Arregi, M.Eskibel, Amundarain, Beloki, Aldalur, Azkarai, Iraeta, E.Sasiain eta U.Sasiain.

GOLAK: BETELU: Aranburu. BIDANIA-GOIATZ: M.Eskibel (3), Amundarain (3) eta Iraeta.

Benjaminen lagunarteko partida Bidaniak irabazi zuen, baina gakoa aurreneko minutuetan egon zen. Etxekoak oso urduri atera ziren, eta oso denbora gutxian 0-4koa zegoen markagailuan. Behin Betelu lasaitu zenean, partida askoz era orekatuagoa izan zen.


ALEBINAK.

IGELDO 1 TXALBURUK 3

IGELDO: Juaniz, Senperena, Camarero, Dorronsoro eta Agirre-hasierako bostekoa-, Ezkurdia, Aizpurua eta Rouget.

TXALBURUK: E.Gorostidi, Mañoso, Mujika, B.Gorostidi eta Seoane-hasierako bostekoa-, Murua, Altuna eta X.Gorostidi.

GOLAK: IGELDO: Senperena. TXALBURUK: B.Gorostidi (2) eta Mañoso.

Txapeldunak ez zuen barkatu, eta Igeldon ere garaipena eskuratu zuen. Hori bai, sufritu behar izan zuen, baina azkenean hiru puntuekin etxeratu zen.

BALIARRAIN: I.Olano, Toledo, U.Olano, Zunzunegi eta Gurrutxaga-hasierako bostekoa-, Murua eta Olaberria.

ERREZIL: Rodriguez, Irulegi, Labaka, Agirre eta Iglesias-hasierako bostekoa-, Ziarsolo.

GOLAK: BALIARRAIN: Toledo (3), U.Olano (2), Zunzunegi (2), Gurrutxaga eta Murua. ERREZIL: Labaka (3), Agirre (2) eta Iglesias.

Baliarrainek ez uen barkatu azkeneko jardualdian, eta hiru puntu eskuratu zituen. Errezil saiatu zen aurkaria estutzen, baina amaieran ezin izan zuen punturik eskuratu.


LEABURU 8 LIZARTZA-OREXA 11

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Orbegozo, Uribe eta Zubia-hasierako bostekoa-, Arospide, Garcia eta Larreta.

LIZARTZA-OREXA: Luloaaga, Errasti, O.Arrillaga, Urtxipia eta Piris-hasierako bostekoa-, A.Arrilaga, Olaskoaga eta Beitia.

GOLAK: LEABURU: Iraeta (2), Zubia (2), E.Garcia (2), Orbegozo eta M.Garcia. LIZARTZA-OREXA: O.Arrillaga (6), A.Arrillaga (2), Errasti, Urtxipia eta Beitia.

Lizartza-Orexak amaiera paregabea eman dio Ligari, bigarren itzuli ederra osatuz, eta horrekin, laugarren postua ere eskuratu du. Gol askoko neurketa ikusi zen Leaburun, baina amaieran kanpokoek eraman zituzten puntuak.


IKAZTEGIETA 4 BIDANIA-GOIATZ 8

IKAZTEGIETA: J.M. Artola, Irastortza, Larrañaga, A.Benavente eta Uria-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo, Asier Moralejo, Darius, S.Artola.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Aldalur, Belamendia, Dorronsoso eta Iraeta-hasietrako bostekoa-, Ruiz, Aizpuru, Amundarain eta Zugasti.

GOLAK: IKAZTEGIETA: Larrañaga (2), Irastortza eta Benavente. BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (3), Aldalur (3), Ruiz eta Zugasti.

Bidaniak merezitako garaipena lortu zuen. Hasieratik agindu zuen, eta norgehiagoka osoa kontrolpean izan zuen. Aukerarik gehienak ere eurenak izan ziren.


TXALBURUK 13 ERREZIL 6

TXALBURUK: E.Gorostidi, Mañoso, Mujika, B.Gorostidi eta Seoane-hasierako bostekoa-, Artola, Murua, Areizaga eta Altuna.

ERREZIL: Rodriguez, Irulegi, Ziarsolo, Iglesias eta Labaka-Hasierako bostekoa-, Agirre.

GOLAK: TXALBURUK: Mujika (4), B.Gorostidi (3), Seoane (3), Altuna (2) eta Murua. ERREZIL: Labaka (3) eta Iglesias (3).

Zortzigarren jardunaldian hezetasunagatik atzeratu behar izan zen partida Txalburuk taldeak irabazi zuen, eta honekin Liga erabakita utzi zuen.


INFANTILAK:

BETELU 4 GAEL 3

BETELU: Pasareda, Buldain, Saralegi, Goñi eta Garmendi-hasierako bostekoa-, Rekalde eta Otamendi.

GAEL: A.Ugartemendia, O.Arrospide, Agirretxe, O.Ugartemendia eta Leunda-hasierako bostekoa-, Murua, Iztueta, Balerdi eta A.Arrospide.

GOLAK: BETELU: Buldain, Saralegi, Otamendi eta Garmendi. GAEL: Agirretxe (2) eta O.Ugartemendia.

Lagunarteko partida Beteluk irabazi zuen, eta areto futbolean kontraerasora nola jokatu behar duen erakustaldia eman zuen. Gaelek izan zituen aukerarik gehien, baloiaren jabetza ere eurena izan zen, baina Pasareda atezainak sekulako geldialdiak egin zituen. Kontraerasora, berriz, Beteluk ikaragarrizko mina egin zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina