2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena

Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia

Larunbatean, Martxoak 19, Ikaztegietan jokatuko da mikrofutsaleko bigarren jardunaldia 16.00etan hasita. Lehen faseko multzoen zozketa egin da, eta honela geratu da:

A MULTZOA: Bidania-Goiatz A, Txalburuk eta Baliarrain.

B MULTZOA: Bidania-Goiatz C, Orexa A eta Ikaztegieta B

C MULTZOA: Orexa B, Bidania-Goiatz B eta Ikaztegieta A.

Lehen faseko aurreneko hiruek lehen hiru postuak erabakitzeko jokatuko dute bigarre fasean. Bigarren sailkatuek, laugarrengotik seigarren postua erabaki beharko dute, eta azkeneko hiruek, zazpigarrengotik bederatzigarrengora erabakiko dute.

Partida bakoitzak bost minutuko iraupena izango du.

Nesketan, Ikaztegieta eta Bidania-Goiatz arituko dira, eta hamar minutuko bi zati jokatuko dituzte.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina