2017(e)ko martxoaren 6(a), astelehena

Berri txarrak

Berri txarrekin jarraitzen du Gael familiak. Gaurkoan beste heriotza bat gertatu da, Bidania-Goiatz taldeko Jokin Agirretxeren ama zendu da. Jokin alebin mailetan hasi zen herriko taldean jokatzen, eta une honetan infantil-kadete mailan dabil. Pasa den urtean Gael Ligako taldearekin aritu zen. Galeeko selekzioarekin ere jokatzen ari da une honetan. Bere bi anaia zaharrak ere hemen dabiltza buru-belarri. Iñaki,  Bidania-Goiatzen jokatutakoa da, eta une honetan entrenatzaile laguntzaile, eta Bidanian jokatzen diren partidak epaitzen dabil. Anairik zaharrena, Aitor, hura ere Bidania-Goiatzen jokatutakoa da. Gaelen izenean, gure doluminik sentikorrenak Agirretxe Otaño familiari.

Bere hiletak bihar izango dira Bidaniako elizan, 18.30ean hasita.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina