2017(e)ko martxoaren 17(a), ostirala

Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia


Mikrofutsaleko bigarren jardunaldia larunbat honetan jokatuko da Ikaztegietako pilotalekuan 16.00etan hasita. Nesketan bi talde izango dira eta 10 minutuko bi zati jokatuko dituzte. Mutilak sei talde dira, eta denak denen aurka jokatuko dute, eta partida bakoitza bost minutukoa izango da. Lehen jardunaldian Bidania-Goiatz izan zen nesken mailako onena, eta Bidania-Goiatz B, berriz, mutiletan.

Areto futbolean infantil-kadete mailako azkeneko jardunaldia jokatuko da. Alebinetan, berriz, lehen atzeratuta dauden bi partida berreskuratuko dira, eta benjaminetan ere bere garaian jokatzerik izan ez zen partida bat ere jokatuko da. Honekin amaituko da Liga eta datorren astean Kopa jokatuko da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina