2017(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

Iturriotz, Zabala eta Agirretxe Euskadiko selekzioarekin entrenatuko dira

Gaeleko kadete mailan ari diren Aitor Zabala, Aimar Iturriotz eta Jokin Agirretxe Euskadiko selekzioak deitu ditu, datorren igandean Donostian egingo duten entrenamendurako. Agirretxeren kasuan lehen aldia izango da, baina Zabala eta Iturriotz pasa den astekoan ere izan ziren. Horiez gain, gurekin hainbat urtetan aritu den Iraitz Bea, eta urtebetez gurekin aritu zen Oier Goikoetxea belauntzarra ere deialdi horretan daude. Azken bi hauek egun Ibarran ari dira jokatzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina