2017(e)ko azaroaren 27(a), astelehena

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

DRAGOIAK 2 GAEL 10

DRAGOIAK: A.Zuloeta, Caballero, M.Zuloeta, Oncala eta Ahayoout-hasierako bostekoa-, Patiño, Valor, Sánchez, Alves, Cabezas eta Capellan.

GAEL: Lopez, Iturriotz, Agirretxe, Monreal eta Leunda-hasierako bostekoa-, Lopetedi eta Iztueta.

EPAILEA: Garcia Miguel. Etxekoen aldetik, Capellanek ikusi zuen txartel horia, eta kapotarren aldetik, Lopetedik eta Monrealek.

GOLAK. Dragoiak: Capellan eta Ahayoout. Gael: Agirretxe (3), Monreal (3), Iturriotz (2), Iztueta eta Lopetedi.

Gaelek denboraldi osoan izan duen neurketarik errazena izan zen hau. Baja batzuk izan arren, lehen zatian dena erabaki zen, atsedenera 0-7 joan baitzen. Bigarrenaren hasieran  zortzigarrena lortu zuten zuri-marroiek, eta hortik aurrera lasaitu eta tentsioa jaitsi zuten, eta horri esker etxekoek bi gol egin ahal izan zituzten.



INFANTILAK:

IBARRA B 3 GAEL 3

IBARRA B: Arburu, Zubiria, Sanchez, Mayordomo eta Kimetz-hasierako bostekoa-, Irastortza, Iglesias, Gorostiaga, Gil, Bermúdez, Agirrezabala eta Arozena.

GAEL. Azkarai, Olano, Murua, Esteban eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Aldalur, Amundarain,  eta Manzisidor.

GOLAK. Ibarra B: Sanchez, Iglesias eta Gorostiaga. Gael: Esteban, Zugasti eta Amundarain.

Intentsitate handiko neurketa bi talde onen arteko hau, eta puntu ona Gaelentzat. Bietako edozeinek irabazteko modukoa izan zen, eta azkenean agian emaitzarik justuena ere hau izan zen.

LAGUNARTEKOA:

IDIZABAL NESKA SENIOR 0 GAEL KADETE 9

Entrenatzeko bi taldeei balio izan zien neurketa zen hau, eta zuri-marroiak hasieratik bukaerara nagusitu ziren. Atzean lan ona, eta erasoan eraginkor, aurkariei ia ez zieten inongo aukerarik eman, garaipen on bat lortuz. Zabala (4), Agirretxe (3), Iturriotz eta Iztueta izan ziren golegileak. Lopez. Lopetedi, Murua, Zabala eta Iztueta izan zen hasierako bostekoa. Iturriotz, Agirretxe eta Leunda ere aritu ziren.



GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

BIDANIA-GOIATZ A 6 ALTZO 2

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Dorronsoro, Iraeta, Azkarai, E.Sasiain, U.Sasiain eta Beloki.

ALTZO: Lizarribar, Goitia, H.Murua, Isasi, H.Uranga, J.Uranga, U.Artetxe, A.Artetxe eta I.Murua.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (2), E.Sasiain (3) eta U.Sasiain. Altzo: Lizarribar eta H.Murua.

Bidania-Goiatzek neurketa kontrolpean izan zuen, hiru puntak eskuratuz.

TXALBURUK 9 BIDANIA-GOIATZ B 5

TXALBURUK: Gorostidi, Husein, Kaminos, Murua, Landa, Etxeberria, Garmendia, Irastortza eta Garcia.

BIDANIA-GOIATZ B: Aramendi, M.Eskibel, A.Eskibel, Amundarain, Muñoa, Aldalur eta Arruti.

GOLAK: Kaminos (2), Irastortza (2), Husein, Murua, Landa, Garmendia eta Garcia. Bidania-Goiatz B: Amundarain (2), M.Eskibel (2) eta Muñoa.

Txalburuk taldeak gorako bidean jarraitzen du, eta oraingoan bikain zebilen Bidania-Goiatz B taldea hartu du mendean, sailkapenean urrats handi bat emanez.


BETELU 10 IGELDO 2

BETELU: A.Goikoetxea, Goñi, Eskarmendi, Azkarai, A.Zubillaga, U.Zubillaga, Lasa, Estanga, Carrillo eta Paradera.

IGELDO: Bandres, Galarraga, Rouget, Amezua, Aisa, J.Guinart, I.Guinart, Aizpurua, Elosegi eta Etxeberria.

GOLAK. Betelu: Eskarmendi (4), A.Zubillaga (2), Estanga, Carrillo, Paradera eta Goikoetxea. Igeldo: Galarraga eta Elosegi.

Beteluk sailkapeneko lehen postua sendotu egin du Igeldo mendean hartuta. Etxekoak gehiago izan ziren.

LIZTORRAK 9 BALIARRAIN 6

LIZTORRAK. M.Iturriotz, O.Iturriotz, Arrillaga, Martin, Malkorra, Luloaga, Urtxipia, Soroa eta Olano.

BALIARRAIN: I.Olano, E.Olano, Gurrutxaga, Iztueta eta Irastortza.

GOLAK. Liztorrak: Urtxipia (7), Luloaga eta Martin. Baliarrain: E.Olano (4) eta Irastortza.

Liztorrak taldeak sailkapeneko goikaldera egin du jauzia partida on baten ostean Baliarrain mendean hartuta. Kanpotarrek ez zuten aldaketarik eraman eta hori nabaritu zuten.

ALEBINAK:

BENJAMINAK:

ERREZIL 5 BETELU 1

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, Agirre, Rodríguez, A.Korta, Karrera, Altuna eta Iglesias.

BETELU: E.Eskarmendi, E.Eskarmedi, Oreja, Oreja, Paul, Flores, Iturriotz, Azkarai, Garmendia eta Goikoetxea.

GOLAK: ERREZIL: Karrera (3), Rodríguez eta Ander Goenaga. Betelu: Iturriotz.

Bigarren postua zegoen jokoan neurketa honetan, eta Errezilek ez zuen barkatu garaipena lortuz eta bigarren postu hori sendotuz.


LIZTORRAK 11 IGELDO 2

LIZTORRAK: Zabala, O.Olaetxea, Beltran, Urtxipia, Piris, A.Olaetxea, Olano, Esnaola, Suarez eta Arrue.

IGELDO: Roces, H.Martikorena, Etxeberria , De la Cuesta, Galarraga, Artano, Uranga, Hernández, E.Martikorena, Lizarralde eta J.Etxeberria.

GOLAK: Olano (6), Urtxipia (3), Suarez eta O.Olaetxea. Igeldo: Lizarralde eta De la Cuesta.

Liztorrak taldeak sailkapeneko lehen postuari eutsi egiten dio Igeldo mendean hartu ostean. Lizartzako eta Orexako jokalariez osatutako taldeak hasieratik agindu zuen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina