2019(e)ko maiatzaren 27(a), astelehena

Gael taldeko Jokin Agirretxek Ligako goleatzailerik onenaren saria jaso du

Gael Elkartearentzat lehen urtea izan da Gipuzkoako gazte mailan, eta adinari erreparatuta bertako jokalaririk gehientzat ere horrelaxe izan da. Adinaren aldea nabaria izaten da maila hauetan, baina Gaelek ezin esan denboraldi txarra egin duenik, batez ere amaiera paregabea egin baidu. Azkenean gainera, Jokin Agirretxe izan da mailako goleatzailerik onena 43 golekin, eta horren saria jaso zuen pasa den larunbatean Zarautzen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina