2019(e)ko maiatzaren 6(a), astelehena

 KRONIKAK:

GAZTEAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

MONDRATE 5 GAEL 4

MONDRATE: Markel, Salazar, Estrella, Delgado eta Martin-hasierako bostekoa-, Rodriguez, Gonzalez, Gandarias, Sopo, Mancebo, Olmo eta Oussama.

GAEL: Olano, Iturriotz, Aramendi, Agirretxe eta Zabala-hasierako bostekoa-, Mañoso, Lopetedi, Leunda eta Lekuona.

EPAILEA: Zubeldia. Mondrateko Delgado eta Sopo izan dira txartel horia ikusi dutenak.

GOLAEGILEAK: Mondrate: Rodriguez (2), Delgado, Estrella eta Mancebo. Gael: Agirretxe (3) eta Zabala.

Ez zuen galtzerik merezi izan Gaelek sailkapeneko bigarrenaren aurka. Zuri-marroiak denboraldiaren amaierara bere unerik onenean iritsi dira eta Arrasaten berriro ere sekulako maila eman zuten.
Aurreratu egin zen Gael, baina zorte handiarekin sartutako gol bati esker, etxekoek berdindu egin zuten, eta beste bi gol sartua, 3-1 joan ziren atseden hartzera. Lehen zatian, Markel, etxekoen atezaina, izan zen en onena, berak eutsi baitzion etxeko taldeari, sekulako geldialdiak eginez.
Bigarren zatian ere gauzak ez ziren asko aldatu, eta joko orekatua izan zen, baina une askotan Gael nagusi, baina behin eta berriz, Markel agertzen zen, zuri-marroien jokaldiak ezabatuz. Azkenean punturik gabe, baina sentsazio oso onekin itzuli ziren Gaeleko jokalariak etxera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina