2014(e)ko apirilaren 13(a), igandea

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETE- FINALA:

ERREZIL 4 LIZARTZA-OREXA 9

ERREZIL: Irulegi, Labaka, Urdalleta, Marton, Aiertza eta Otaegi.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Zalakain, Iturrioz, Goikoetxeandia, Zeberio, Malkorra, Colmenares eta Sorozabal.

GOLAK: Errezil: Urdalleta, Marton, Aiertza (2). Lizartza-Orexa: Iturrioz (4), Zalakain (2), Zeberio (2) eta Malkorra.

Lizartza-Orexak bigarren zatian erabaki zuen. Errezilek aldaketa bakarra zeukan, eta garesti ordaindu zuen, horrek erabaki baitzuen partida. Nekea agertu zen arte, markagailuan aurretik ere ibili zen, baina gero Lizartzak ez zuen barkatu.


INFANTIL-KADETE- 3.4. POSTUA:

IKAZTEGIETA 4 BIDANIA-GOIATZ 4

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, X.Luzuriaga, Uria, Mozo, Sagastibeltza eta J.Luzuriaga.

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, I.Agirretxe, J.Agirretxe, Zinkunegi, Otaño eta Altuna..

GOLAK: Ikaztegieta: J.Luzuriaga (3) eta Mozo. Bidania-Goiatz: Otaño, I.Agirretxe eta Zinkunegi (2).

Bidania-Goiatzek irabazi zuen hirugarren eta laugarren postuarako lehia, penaltietan erabaki baitzen, arauzko denbora berdinean amaituta. Arratsaldeko partidarik ederrenetakoa izan zen. Bidania-Goiatz  aurreratu zen, baina Ikaztegietak horri buelta eman, eta 3-1 jarri zen, baina berdeak izan ziren berriro buelta eman eta 3-4 aurreratu zirenak, Ikaztegietak berdindu eta penaltiak behartu zituen arte. Penaltietan Bidania-Goiatz nagusitu zen.


ALEBIN A FINALA:

IKAZTEGIETA 7 LIZARTZA-OREXA 3

IKAZTEGIETA:Arin, Uria, Irastortza, Parra, Mozo, Benavente, Arruabarrena eta Leunda.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Errasti, Iturrioz, Zeberio, Sorozabal, Zubeldia eta Lasa.

GOLAK: Ikaztegieta: Arruabarrena (3), Irastortza (2), Parra eta Uria. Lizartza-Orexa: Zeberio (3).

Ikaztegietak eraman zuen Alebinen A Kopa. Hasiera bikaina eman zion partidari 4-0 aurreratuz, baina Lizartza-Orexakoak 4-3 gerturatu ziren. Bigarren zatian, ordea, Ligako txapeldunek beste hiru gol lortu zituzten, dena erabakita utziz.


ALEBIN A 3. ETA 4.POSTUA:

BIDANIA-GOIATZ 5 LEABURU 2

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, Altuna, Aldalur, Agirretxe, Iraeta, J.Otaño eta I.Otaño.

LEABURU: E.Arrospide, Zubia, Agirrezabala, Ugartemendia, M.Garcia, I.Garcia, A.Arrospide, O. Arrospide eta Adurriaga.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5). Leaburu: Zubia eta Adurriaga.

Bidania-Goiatzek eskuratu zuen Alebin A Kopako hirugarren postua. Jokin Agirretxe izan zen berriro ere protagonista, berak erabaki baitzuen partida.



ALEBINEN B FINALA:

LIZARTZA-OREXA B 6 IGELDO A 2

LIZARTZA-OREXA B: Arrillaga, Balerdi, Bea, Goikoetxea, Goikoetxeandia, Juan, Agirre eta Azpiroz.

IGELDO: Kamarero, Etxeberria, Aizpurua, S.Lopez, A.Lopez, Gonzalez, Oiartzabal eta U.Aizpurua.

GOLAK: Lizartza-Orexa B: Bea (4), Balerdi eta Goikoetxeandia. Igeldo: Gonzalez (2).

Lizartza-Orexa B taldeak hasieratik menderatu zuen Igeldo. Azken hauek saiatu ziren estutzen, baina txapeldunak nagusi izan ziren.


ALEBIN LAGUNARTEKOA.

TXALBURUK 3 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Lopetedi, Gorostidi, Altuna, Areizaga eta Kaminos.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Irastortza, Larrañaga, I.Olano, Zunzunegi, Olaberria, U.Olano, Artola eta Leunda.

GOLAK: Txalburuk: Mañoso, Murua eta Lopetedi. Ikaztegieta-Baliarrain: I.Olano (3) eta Artola.

Arratsaldeko partidarik politenetakoa izan zen. Abaltzisketakoak 2-0 aurreratu ziren, baina Ikaztegietakoak berdindu egin zuten. Berriro ere Txalburuk 3-2 aintzinetik jarri zen, baina marroiek horri buelta eman eta irabazi egin zuten.




BENJAMIN A FINALA.

TXALBURUK 3 IGELDO 1

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi, Murua eta Altuna.

IGELDO: Dorronsoro, Aizpurua, Rouget, Gomez, Amezua, Senperena eta Agirre.

GOLAK: Txalburuk: Mujika (2) eta B.Gorostidi. Igeldo: Rouget.

Txalburuk taldeak lortu zuen txapela, final estu batean. Beti aurretik izan zen markagailuan Abaltzisketako taldea, baina Igeldo saiatu zen estutzen, nahiz eta Ligako txapeldunak ez zuen barkatu.


BENJAMIN LAGUNARTEKOA:

BIDANIA-GOIATZ 9 ORMAIZTEGI 1

BIDANIA-GOIATZ: I.Zugasti, E.Zugasti, Iraeta, Beloki, A.Eskibel, M.Eskibel, Dorronsoro eta Altuna.

ORMAIZTEGI: Eneko, Xiker, Naroa, Eneko, Adur, Iker, Jon, Itsaso, Unax, Oderitz, Yikra eta Ohiana.

GOLAK: Bidania-Goiatz: E.Zugasti, (2), Iraeta (4), M.Eskibel eta Dorronsoro (2). Ormaieztegi: Xiker.

Bidania-Goiatzek bere eskarmentua agerian utzi zuen Ormaieztegiri irabazteko.


BENJAMIN B  FINALA:

LIZARTZA-OREXA 0 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 3

LIZARTZA-OREXA: Arrue, Iturralde, Arrillaga, Balerdi, Lasa, Malkorra eta Errasti.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, E.Olano, Olaberria, Tobar, Zunzunegi, A.Irastortza, Darius, Uria, Artola, Urkiola eta S.Irastortza.

GOLAK: Baliarrain-Ikaztegieta: A.Irastortza (3).

Baliarrain-Ikaztegietak lehen zatian erabaki zuen finala. Atsedenera 0-3 joan ziren, eta markagailua ez zen gehiago mugitu.


BENJAMIN B 3. ETA 4.POSTUA:

LEABURU 7 IGELDO B 0

LEABURU: Orbegozo, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Iraeta, Zubia, Ugartemendia, Uribe eta Garcia.

IGELDO B: Manzano, Agirre, Rouget, Etxeberria, Berasategi eta Camarero.

GOLAK: Leaburu: N.Arrospide (2), Iraeta (2), I.Arrospide, L.Ibañez, Uribe eta Zubia.

Leaburuk hirugarren amaitu du B  Kopa. Hasieratik aurkariak baino hobeto hartu zion neurria partidari, eta irabazi egin zuen.
 
 
 
 
 
 
 
 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina