2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Mikrofutsaleko lehen jardunaldia

Gabonen aurretik jokatuko da Mikrofutsaleko lehen jardunaldia, eta lehen aldiz izango da Betelun, orain arte herri txikietako txapelketako partidarik ez baita han behin ere jokatu. Beteluko pilotalekuan jokatuko da lehen jardunaldia, 16.00etan hasita.  Guztira hamalu talde arituko dira aurten mikrofutsalean, nahiz eta  mutiletan Abaltzisketako Txalburuk taldeak eraman behar dituen hiru taldeak, Baliarrain eta Baliarrain-Ikaztegieta ez diren hasierako ekinaldian arituko, ez eta nesketan Txalburuk ere. Horrela hasierako jardunaldian bederatzi talde arituko dira, hiru multzotan banatuta. Lehen fasearen amaieran multzo bakoitzeko aurrenekoek lehen hiru postuak erabaki beharko dituzte, hirugarrengoak laugarrengotik seigarrengora, eta azkenekoek, zazpigarrengotik bederatzigarrengora. Gerora, hamalu talde arituko direnez, amaieran garaileak 14 puntu jasoko ditu, jardunaldi guztietan talde bakoitzak puntu kopuru bera jasotzeko, orain arte egin den moduan. Nesketan, irabazleak lau puntu jasoko ditu, hemen ere hiru jardunaldietan denak puntu kopuru bera jasotzeko.

Mutiletan, Bidania-Goiatz B, Betelu A eta Ikaztegieta-Lizartza arituko dira A multzoan. Betelu C, Ikaztegieta A eta Ikaztegieta B, B multzoan, eta Betelu B, Bidania-Goiatz A eta Orexa arituko dira C multzoan. nesketan, berriz, Betelu, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta-Altzo arituko dira.


Areto futbolean, pasa den astean atzeratu ziren bi partidak jokatuko dira. Horrela, biak ere ostiralean jokatuko dira. Gazte mailan, 20.30ean Txalburuk eta Bidania-Goiatz neurtuko dira Amezketako eskoletako kantxan. 19.00etan, infantil-kadetetan, Orexako pilotalekuan Lizartza-Orexa eta Errezil neurtuko dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina