2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

Lehen itzuliaren amaiera

Lehen itzuliaren amaiera izango da asteburu honetan bai areto futbolean, eta baita futwallaen ere, nahiz eta gazte mailakoan eta infantil-kadetetan partida bana atzeratuko den. Gazte mailan bi talde ari dira, eta sei partida jokatu behar dituzte. Hirugarrena jokatu behar zuten asteburu honetan, baina datorren astera atzeratu dute. Infantil-kadetetan, Lizartzak ete Errezilek larunbat honetan jokatu behar zuten, baina errezildarrek taldearen erdia gaisorik daukate, eta datorren asteazkenean edo ostiralean jokatuko dute. Beste partida, berriz, larunbat honetan jokatuko dute Ikaztegietan bertako taldeak, eta herri ezberdinetako jokalariez osatutako Gaelek, 17.00etan. Alebinetan, jardunaldia ostiralean abiatuko da, Abaltzisketan, 20.00etan Txalburuk eta Leaburu lehiatuko baitira. Larunbatean, 18.00etan Ikaztegietak Bidania-Goiatz hartuko du, eta igandean, 12.30ean Ikaztegieta-Balirrain eta Igeldo neurtuko dira, sailkapeneko aurreneko biak. Benjaminetan, ostiralean hasiko da jardunaldia, Txalburuk eta Leaburu lehiatuko baitira. Larunbatean, 16.30ean Altzon neurtuko dituzte indarrak Altzok eta Bidania-Goiatzek, eta igandean, 11.30ean, Ikaztegietan, Baliarrain-Ikaztegieta eta Igeldo lehiatuko dira. Futwallean ere lehen itzulia amaituko da. 19.00etan, ostiralean, Orexa A eta Ikaztegieta neurtuko dira. Ordu eta erdi beranduago, leku berean, lehen jardunaldian jokatu ez zen partida berreskuratuko dute Orexa B eta Ikaztegieta taldeek. Astelehenean, 20.30ean, berriz, Orexa B eta Ilaunpe neurtuko dira Orexan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina