2014(e)ko abenduaren 14(a), igandea

KRONIKAK:

FUTWALLA:

OREXA B 0 ILAUNPE 2

OREXA B: Luloaga eta Urtxipia.

ILAUNPE: Sarriegi eta Leunda.

PARTZIALAK: 17-20 eta 9-20.

Ilaunpek lehen postuan amaitu du lehen itzulia, nahiz eta estu eta larri ibili den Orexa B-ren aurka, batez ere lehen jokoan. Hasieratik agindu dute kanpotarrek lehen jokoan, baina etxekoak beti gainean izan dituzte, liderra estutuz. Bigarren jokoan, zulo handi samarra atera du  hasieranIlaunpek, eta horri eusten joan dira, garaipena eskuratzeko.



OREXA A 0 IKAZTEGIETA 2

OREXA A: Aranalde eta Errasti.

IKAZTEGIETA: Irastortza eta Uria.

MARKAGAILUA: 9-20 eta 7-20.

Ikaztegietak hemen lortu zuen denboraldiko lehen garaipena, eta modu erosoan, gainera, lehen jokotik gehiago izan baitzen. Orexakoek ez zuten egunik onena izan, eta kanpotarrek lehen hiru puntu erraz lortu zituzten.


OREXA B 0 IKAZTEGIETA 2

OREXA B: Urtxipia eta Luloaga.

IKAZTEGIETA: Irastortza eta Uria.

MARKAGAILUA: 3-20 eta 4-20

Ikaztegietak irabazi zuen lehen jardunaldian atzeratu zen partida eta modu errezean gainera. Emaitzak eta partzialek dena esaten dute.

                                   
ARETO FUTBOLA:

BENJAMINAK:

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1 IGELDO 2

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: I.Olano, A.Olaberria, E.Olano, Irastortza, Iztueta, Zunzunegi, Artola, D.Olaberria eta Soroa.

IGELDO: Dorronsoro, Manzano, Etxeberria, Agirre, Rouget, Aizpurua, Amezua, Aisa, Senperena, Elosegi eta Galarraga.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta. Igeldo: Dorronsoro eta Aizpurua.

Baliarain-Ikaztegietak eta Igeldok oso partida polita eskeini dute. Etxekoak aurreratu dira, baina gero kanpokoek horri buelta eman die. Azkenerako, bi taldeek izan dituzte gol gehiago sartzeko aukerak, baina ez dute asmatu, eta 1-2koarekin amaitu da.



TXALBURUK 5 LEABURU 4

TXALBURUK: Gorostidi, Agirre, Altuna, Areizaga, Kaminos, Etxeberria,J.garmendia, U.Garmendia, Irastortza eta Lasa.

LEABURU: Orbegozo, Calle, M. Iraeta, Larreta, Ugartemendia, Arrospide, U.Iraeta, Garcia eta Uribe.

GOLAK: Txalburuk: Kaminos (3) eta Irastortza (2). Leaburu: M.Iraeta (2), Ugartemendia eta Garcia.

Txalburukek eta Leaburuk partida oso polita eskeini zuten, baina azkenean puntuak etxean geratu ziren, sailkapenean Leaburu harrapatuz.

ALTZO 0 BIDANIA-GOIATZ 5

ALTZO: Elduaien, H.Murua, Gorostidi, Elola, Lizarribar, Isasti, Ugartemendia, Aranburu, I.Murua, Iturriotz eta Agirre.

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, Iraeta, A.Eskibel, Artola, M.Eskibel, Dorronsoro, Amondarain eta Aramendia.

GOLAK: Bidania-Goiatz: M.Eskibel (2), Dorronsoro (2) eta Amundarain.

Bidania-Goiatz sailkapeneko bigarren postuan bakar-bakarrik geratu da, Altzon ongi irabazita. Etxekoak saiatu dira golen bat lortzen, baina ezin izan dute.

ALEBINAK:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 9 IGELDO 7

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Toledo, Balerdi, Iztueta eta Leunda-hasierako bostekoa-, Zunzunegi, I.Olano eta U.Olano.

IGELDO: Lopez, Ezkurdia, Amezua, Mujika eta Lopez-hasierako bostekoa-, Rouget, Camarero, Aizpurua, Oiartzabal eta Etxeberria.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: Iztueta (4), Zunzunegi (2), U.Olano (2) eta Balerdi. Igeldo: Ezkurdia (3), Etxeberria (2), Aizpurua eta Rouget.

Sailkepeneko aurreneko biek sekulako norgehiagoka eskeini dute, nahiz eta azkenean puntuak etxean geratu diren. Orain, lehen itzuliaren amaieran, Ikaztegieta-Baliarrainek sei puntuko aldea kentzen die atzetik gertuen dituen Igeldori eta Txalburuki. Etxekoak indartsu hasi dira eta  beti aurretik izan dira markagailuan. Lehen zatian 3-1 egon dira, baina atsedenera joan aurretik igeldoarrek partida berdindu egin dute. Bigarren zatiaren hasieran, ordea, etxeko taldeak zulo handia zabaldu du, 7-3koa lortuz, eta horri kanpotarrek ezin izan diote bueltarik eman.



IKAZTEGIETA 3 BIDANIA-GOIATZ 3

IKAZTEGIETA: Irastortza, Asier, Moralejo, Arruabarrena, Larrañaga y Benavente-hasierako bostekoa-, Artola, Uria eta Aitor Moralejo,

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Zugasti, Azkarai, Aldalur eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-,
Aratz Iraeta, Ruiz eta Belamendia.

GOLAK: Ikaztegieta: Irastortza, Benavente eta Larrañaga. Bidania-Goiatz: Aldalur (2) eta Ander Iraeta.

Ederra izan da bi talde hauek egin duten norgehiagoka. Bidaniarrak aurretik jarri dira markagailuan, baina etxekoek berdintzea lortu dute. kanpotarrek, ordea, denboraldiko lehen garaipena lortu nahi zuten, eta 1-3koa igo dute markagailura, baina etxekoek berriro ere berdindu egin dute. bietako edozeinek irabazteko modukoa izan da.



TXALBURUK 10 LEABURU 6

TXALBURUK: Yugueros, Altuna, Artola, B.Gorostidi eta Murua-hasierako bostekoa-, M.Altuna, E.Altuna, Areizaga, Kaminos, B.Gorostidi, Mañoso, Mujika eta Seoane.

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospide, I.Garcia, Zubia eta A.Arrospide-hasierako bostekoa-, Uribe, Orbegozo eta Iraeta.

GOLAK: Txalburuk: E.Altuna, E.Gorostidi (2), Mujika (4), Murua (3). Leaburu: A.Arrospide (5) eta Yuguerosek bere atean.

Txalburukek eta Leaburuk hamasei gol eskeini zizkien partida ikustera batu zirenei. Partida alde batera eta bestera ibili zen, eta amaieran puntuak etxean geratu ziren.

INFANTIL-KADETEAK:

GAEL 4 IKAZTEGIETA 5

GAEL: Lopetegi, J.Goikoetxea, Ugartemendia, Jauregi eta Leunda-hasierako bostekoa-, O.Goikoetxea eta Arrospide.

IKAZTEGIETA: Lakuntza, Uria, Mozo, Sagastibeltza eta Parra-hasierako bostekoa-, Benavente.

GOLAK: Gael: Ugartemendia (2) eta Jauregi (2). Ikaztegieta: Sagastibeltza (2), Parra, Mozo eta Benavente.

Aurtengo denboraldiko partidarik ederrenetakoa eskeini dute Gaelek eta Ikaztegietak. Bi taldeetako edozeinek irabazteko modukoa izan da, eta agian emaitzarik justuena berdinketa bat izango zen, baina azkenean Ikaztegietak irabazi du. Gael hiru aldiz aurreratu da, baina Ikaztegieta 3-5 ere jarri da aurretik, azkenean 4-5 jartzeko. Hor zuri-gorriek berdinketa ere gertu izan dute, baina ez da iritsi.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina