2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

KRONIKAK:

LIGA:

INFANTILAK:

GAEL 11 BETELU 1

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, O.Ugartemendia, Agirretxe eta Bea-hasierako bostekoa-, O.Arrospide, A.Arrospide, Iztueta eta Leunda.

BETELU: Parareda, Garmendia, Segurola, Zubillaga eta Rekalde-hasierako bostekoa-, Otamendi, Saralegi eta Buldain.

GOLAK: GAEL: Bea (6), Agirretxe (2), Murua, A.Arrospide eta O.Ugartemendia. BETELU: Rekalde.

Gaelek eraman zuen Liga. Gol bateko aldearekin irabazi behar zuen, baina amaieran alde handia egon zen. Zazpigarren segundoan lortu zuen gola etxeko taldeak, eta gero Beteluk bere aukerak ez zituen baliatu, eta bost gol jarraian hartu zituen kanpoko taldeak, partida erabakita utziz.


KOPA:

KADETEAK:

LIZARTZA-OREXA 11 TXALBURUK 8

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Hurtado, Iturriotz, Malkorra eta Olano-hasierako bostekoa-, Sorozabal.

TXALBURUK: Mujika, Murua, Senperena, Maioz eta Lopetedi.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA: Olano (7) eta Malkorra (4). TXALBURUK: Maioz (5), Senperena (2) eta Lopetedi.

Lizartza-Orexak lortu du Kopako lehen fase honetan aurrena bukatzea, baina bi talde hauek jadanik sailkatuta zeuden finala jokatzeko, eta lasaitasun horrekin jokatu zuten biak, eta horri esker, baita ere, gol pila bat ikusi ahal izan ziren.

ALEBINAK:

B KOPA

IGELDO 4 IKAZTEGIETA 2

IGELDO: Gomez, Dorronsoro, Agirre, Lopez eta Rouget-hasierako bostekoa-, Senperena, Ezkurdia, Camarero, Aizpurua, Oiartzabal, Amezua eta Juaniz.

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, Artola, LarraƱaga, Irastortza eta Uria-hasierako bostekoa-, A.Benavente, U.Benavente eta Asier Moralejo.

GOLAK: IGELDO: Dorronsoro, Rouget, Camarero eta Amezua. IKAZTEGIETA: Irastortza eta LarraƱaga.

Ikaztegieta izan da datorren larunbatean jokatuko den finaleretarako txartela lortzen azkenekoa. Alde handia eraman du Igeldora, eta galdu arren, azkeneko egunean txapelaren lehian arituko da.

BENJAMINAK:

B KOPA:

IGELDO 1 BALIARRAIN 9

IGELDO: Aisa, Lizarralde, Azpirotz, Camarero, Etxeberria, Elosegi, Galarraga eta Rouget.

BALIARRAIN: Olano, Iztueta, Zuznzunegi, Olaberria, Soroa eta Irastortza.

GOLAK: IGELDO: Lizarralde. BALIARRAIN: Zunzunegi (5) eta Iztueta (4).

Baliarrainek lortu zuen benjaminen B Kopako finala jokatzeko txartela. Joanekoan ere alde handia lortu zuen, eta itzulerakoan berretsi egin zuen.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina