2016(e)ko apirilaren 10(a), igandea

KRONIKAK:

BENJAMINAK:

A KOPA:

BETELU 3 TXALBURUK 2

BETELU: Estanga, A. Zubillaga, Segurola, Igor, Aranburu, Goñi, I.Zubillaga, Askarai eta Parareda.

TXALBURUK: Mujika, Etxeberria, Goñi, Garcia, Kaminos, Husein, Irastortza, Agirrezabala eta Fresneda.

GOLAK: BETELU: A.Zubillaga, Igor eta Askarai. TXALBURUK: Irastortza eta Fresneda.

Neurketa ederra eta entretenigarria izan zen hau, emozio handiakoa, eta itzulerarako ere kanporaketa oso irekia geratu da, nahiz eta Betelu joango den abantailarekin.



BIDANIA-GOIATZ 9 LEABURU 1

BIDANIA-GOIATZ: E.Sasiain, U.Sasiain, M. Eskibel, A.eskibel, Iraeta, Aldalur, Azkarai, Arregi, Aramendi, Amundaraiun, Beloki eta Artola.

LEABURU: Calle, Ugartemendia, Arrospide, Larreta, Garcia, Iraeta, Uribe, Orbegozo eta Ezeiza.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Amundarain (5) eta M.Eskibel (4). LEABURU: Garcia.

Bidania Goiatzek alde handia lortu zuen Leabururen aurka. Ligan oso parekatu ibili dira eta azkenean golen aldearekin irabazi zuen Leaburuk, baina Kopan bidaniarrek mendekua hartu nahi dute, eta finalean izateko urrats handia eman dute.

B KOPA:

ERREZIL 1 ALTZO 4

ERREZIL: Labaka, Galarraga, J.Karrera, A.Karrera, Eizmendi, Uzkudun, Ander Goenaga, Aitor Goenaga, Ziarsolo, Korta, Ezama eta Iglesias.

ALTZO: Artetxe, Peñagarikano, Elola, Gorostiaga, Isasti, H.Murua, I.Murua eta Goitia.

GOLAK: ERREZIL: Ezama. ALTZO: Isasti (2), Gorostiaga eta H.Murua.

Partida polita izan zen hau, baina azkenean Altzok lortu zuen hiru goleko errenta.



BALIARRAIN 12 IGELDO 1

BALIARRAIN: Irastorta, Zunzunegi, Soroa, Olano, Iztueta eta Olaberria.

IGELDO: Uzkudun, Aisa, Azpirotz, Camarero, Elosegi, Galarraga, Lizarralde eta Rouget.

GOLAK: BALIARRAIN: Iztueta (5), Olaberria (3), Olano (2) eta Zunzunegi (2).

Baliarrain nagusi izan zen kanporaketa honetako joanekoan, eta finala jokatzeko bidea oso ongi egin da utzi zuen.


ALEBINAK:

 A KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 7 LIZARTZA-OREXA 6

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Aldalur, Dorronsoro eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Belamendia, Amundarain, Ruiz eta Aizpuru.

LIZARTZA-OREXA: A.Arrilaga, Errasti, Malkorra, O.Arrillaga eta Urtxipia-hasierako bostekoa-, Beitia eta Piris.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (5), Aldalur eta Zugasti. Lizartza-Orexa: O.Arrillaga (5) eta Malkorra.

Itzulerakoan erabakiko da dena, gol bateko abantaila besterik ez baitzuen izan neurketa honek. Bidaniak izango du abantaila, eta eusten saiatuko da.



BALIARRAIN 7 TXALBURUK 3

BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Gurrutxaga, Zunzunegi eta I.Olano-hasierako bostekoa. Murua eta Toledo.

TXALBURUK: Altuna, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Mujika eta Seoane-hasierako bostekoa-, Murua, Artola, Mañoso eta Areizaga.

GOLAK: BALIARRAIN: Zunzunegi (2), Gurrutxaga (2), U.Olano, Toledo eta I.Olano. TXALBURUK: Seoane (2) eta Murua.

Txalburuk aurretik hasi zen, baina gero etxeko taldeak partidari buelta eman eta lau goleko errentarekin jokatuko du itzulerako partida.


 B KOPA:

ERREZIL 18 LEABURU 3

ERREZIL: Rodriguez, Ziarsolo, Labaka, Irulegi eta Agirre-hasierako bostekoa-, Iglesias.

LEABURU: M.Garcia, Iraeta, Zubia, Orbegozo eta Uribe-Hasierako bostekoa. Ugartemendia, Larreta eta E.Garcia.

GOLAK: ERREZIL: Labaka (9), Iglesias (4), Irulegi (3) eta Ziarsolo (2). LEABURU: M.Garcia (2) eta Zubia.

Errezilek finala jokatzeko bidea egin da utzi du, alde handia lortu baitzuen joaneko norgehiagokan.


IKAZTEGIETA 10 IGELDO 3

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, Irastortza, Larrañaga, J.M. Artola eta Uria-hasierako bostekoa-, Darius eta Asier Moralejo.

IGELDO: Juaniz, Dorronsoro, Lopez, Rouget eta Senperena-hasierako bostekoa- , Agirre, Ezkurdia, Camarero, Aizpurua, Oiartzabal eta Amezua.

GOLAK; IKAZTEGIETA: Irastortza (7) eta Larrañaga (3). IGELDO: Ezkurdia (2) eta Dorronsoro.

Ikaztegietak finala jokatzeko lehen urratsa eman zuen, zazpi goleko abantailarekin joango baita Igeldora. Etxekoek neurketa kontrolpean izan zuten unerik gehienean. Lehen zatian nagusi izan ziren, eta 5-0koarekin joan ziren atseden hartzera. Bigarrenaren hasieran estutu zuen Igeldok, bi gol lortuta, baina berriro ere Ikaztegietak lekua hartu zuen, eta lehengo bidera eraman zuen norgehiagoka.


INFANTILAK:

BETELU 6 GAEL 5

BETELU: Parareda, Garmendi, Buldain, Saralegi eta Zubillaga-hasierako bostekoa-, Otamendi, Goñi eta Segurola.

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, Aramendi, Bea eta Leunda-hasierako bostekoa-, Iztueta eta Arruabarrena.

GOLAK: BETELU: Saralegi (3), Garmendi, Buldain eta Zubillaga. GAEL: Bea (3), Aramendi eta Iztueta.

Erritmo eta intentsitate handiko neurketa izan zen hau. Baloiaren kontrola eta jabetza Gaelek izan zuen, baina kontraerasoan sekulako mina egin zuen Beteluk, norgehiagoka bikaina jokatuz. Maila honetan Liga ari dira jokatzen, eta datorren asteburuan erabakiko dute auzia.


KADETEAK:

IKAZTEGIETA 5 LIZARTZA-OREXA 11

IKAZTEGIETA: Sagastibeltza, Parra, A.Uria, Mozo eta M.Lakuntza-hasierako bostekoa-, M.Uria.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Soroxabal, Iturriotz, Olano eta Malkorra.

GOLAK: IKAZTEGIETA: M.Lakuntza (2), Parra, Mozo eta M.Uria. LIZARTZA-OREXA: Olano (6) eta Malkorra (5).

Lizartza-Orexak Kopako finalean izateko aurreneko urratsa eman du Ikaztegietan irabazita. Hasiera berdintsua izan da, baina gero kanpokoek zuloa handitu egin dute eta etxekoek ezin izan diote horri aurre egin.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina