2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

Gael, Errioxan eta Bartzelonan

Gaelek datozen hilabetetan konpromezu handiak ditu. Alde batetik, maiatzaren 21ean, 2002an jaiotako gaztetxoek Errioxan, LogroƱo ondoan dagoen Larderoko Torneoan parte hartzeko gonbidatuak izan dira. Bertan Errioxako taldeez, eta Gaelez gain, Bizkaiko, Nafarroako, Burgosko eta Aragoiko taldeak ere lehiatuko dira. Konpromezu hau handia izango da, izan ere FIFA-ko arauetan jokatuko da, eta ez AMF-koan, guk egiten dugun bezala.

Bestetik, irailaren 10ean eta 11ean Bartzelonan jokatuko den torneo batera gonbidatuak izan gara, baina kasu honetan Euskal Herriko selekzio bezala joateko. AMF-ko arauetan jokatzen den areto futbola da Euskal Herria nazioartean nazio bezala onartuta dagoen kirol bakarrenetakoa. Bertan, Frantziako selekzioaren eta Kataluniako selekzioaren aurka jokatzeko asmoa dago. Hiru talde joango dira; 2002, 2003 eta 2004an jaiotakoak. Orain arte, Gaeleko kideek nazioarteko partidak jokatu izan dituztenean, kluben mailan jokatu izan dituzte, eta hau izango da Euskal Herriko selekzioa lehen aldiz defendatuko dutena. Ohore handia izango da denontzat.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina