2016(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Gaelek lau mailetako Torneoak irabazi ditu Lloret de Marren

ALEBINAK.



Gaeleko taldeek itxura bikaina eman dute Lloret de Mar herrian jokatu den Torneoan. Lau mailetan garaipena eraman dute gipuzkoarrek, Gipuzkoako herri txikietan maila bikaina dagoela agerian utziz.

Alebinen mailan azkenean talde batek huts egin zuen, eta Lloret aurka bakarrik jokatu zuen, bi partidako ligaska eginez. Aurreneko partidan jaun eta jabe izan zen talde zuri-marroia, eta 9-0 hartu zuen mendean Gironako taldea. Zugasti (4), Iraeta (2), E.Gorostidi (2) eta B.Gorostidi izan ziren golegileak.


Bigarren partidan etxekoek lehenengoan baino apur bat gehiago estutu zuten, baina amaieran berriro ere zuri-marroiak jaun eta jabe izan ziren eta amaieran 7-2 irabazi zuten. Zugasti, Sara, Iraeta, Mujika, E.Gorostidi eta B.Gorostidi izan ziren golegileak.

Azkarai, Mujika, B.Gorostidi, E.Gorostidi, Amundarain, Iraeta, Zugasti eta Sara izan dira taldea osatu dutenak.


EMAITZAK:
Lloret 0 Gael 9
Lloret 2 Gael 7

SAILKAPENA:
1- Gael- 6p (+14)
2- Lloret 0p (-14)

INFANTILAK:



Infantilen mailan ere Gaelek lortu zuen txapela eta itxura bikaina emanez, gainera. Lehen partida Ganbiako selekzioaren aurka jokatu zuten, eta neurketa oso polita izan zen. Afrikarrek itxura bikaina eman zuten, baina gipuzkoarrak beti aurretik joan ziren markagailuan. Euren abiadurak batzuetan min egin arren, taldeko lana zuri-marroiena askoz ere hobea izan zen, eta amaieran 3-2 irabazi zuten euskal jokalariek. Aimar Zunzunegik, eta Ander Muruak egin zituzten golak, eta hirugarrena euren atean sartu zuten afrikarrek.


Lloreten aurkako partidan zuri-marroiek berdinketa nahikoa zuten garaipena lortzeko, baina 2-7 hartu zuten mendean talde kataluniarra. Hasieratik hartu zuten aurre, nahiz eta lehen zatian apur bat estutu zuen etxeko taldeak, gero Gael jaun eta jabe izan zen. Olano (3), Aldalur (2), Zunzunegi eta Ruiz izan ziren golegileak.

Olaberria, Olano, Artola, Aldalur, Ruiz, Labaka, Murua eta Zunzunegi izan dira taldea osatu dutenak.


EMAITZAK:
Gael 3 Ganbia 2
Lloret 2 Ganbia 4
Lloret 2 Gael 7

SAILKAPENA:
1- Gael 6p (+6)
2- Ganbia 3p (+1)
3- Lloret 0p (-7)

INFANTIL-KADETEAK:



Infantil-kadeteek ere torneoa irabazi egin dute, nahiz eta hasi ez ziren ongi egin. Lehen partida Lloreten aurka 1-0 galdu zuten zuri-marroiek. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren, nahiz eta partida ona ez jokatu, baina ate aurrean ez zuten asmatu. Bost baloi zutoinera bidali zituzten, beste aukera mordo bat ere egin zituzten ongi ez aritu arren, baina zuri-marroiek atzean egindako huts bat baliatu zuten etxekoek partida irabazteko.

Bigarren neurketa hiru goleko aldearekin irabaztera behartuta zegoen Geel, izan ere Torderak 3-1 irabazi baitzion Lloreti. Lehen minutuak orekatuak izan ziren, eta Bartzelonako taldeak ere egin zuen aukera on bat, baina behin Iztuetak gola egin zuenean gauzak aldatu ziren. Gaelek oraingoan partida oso ona egin zuen, presioa oso ongi, behar den lekuan eginez, eta amaieran 6-0 irabazi zuen, tituloa eskuratuz. Mañoso (3), Saralegi, Iztueta eta Murua izan ziren golegileak.

Andoni, Zubillaga, Lopetedi, Mañoso, Murua, Aramendi, Saralegi, Leunda eta Iztueta izan dira taldea osatu dutenak.



EMAITZAK:
Lloret 1 Gael 0
Lloret 1 Tordera 3
Tordera 0 Gael 6

SAILKAPENA:
1- Gael 3p (+5)
2. Loret 3p (-1)
3-Tordera 3p (-4)

KADETEAK:



Kadetetan ere Gael izan da nagusi. Lehen partida Lloret B taldearen aurka jokatu zuen, eta lehen minutuen urduritasunak gainditu ostean, zuri-marroiak nagusi izan ziren. Partida erabat kontrolpean izan zuten, eta kataluniarrak ia ez ziren Eneko Otamendiren ate ingurura iritsi. Azkenean gipuzkoarrek 0-5 irabazi zuten. Aritz Murua (3), Ugartemendia eta Hurtado izan ziren golegileak.


Bigarren partida berdintzea nahikoa zuen Galeek torneoa irabazteko. Aurretik Lloret A taldeak Lloret B mendean hartu zuen 3-2, eta puntua nahikoa zuen. Partida oso polita eta ona  izan zen. Atsedenera hutsean joan ostean, bigarrenaren hasieran Otamendik bi geldialdi bikain egin zituen, baina Ruizek eta Agirretxek sekulako golekin erantzu zuten 0-2koa markagailuan jartzeko. Gero, Lloretek bere gola egin zuen, eta berriro ere partida estutu zuen, baina Iturriotzek lortu zuen hirugarrena, eta jarraian Agirretxek laugarena, partida erabakita utziz. Amaieran 1-5 irabazi zuen Gaelek. Ruiz (2), Agirretxe (2) eta Iturriotz izan ziren golegileak.

Otamendi, Murua, Ugartemendia, Ruiz, Iturriotz, Hurtado, Agirretxe, Maioz eta Labaka aritu ziren.



EMAITZAK:
Lloret B 0 Gael 5
Lloret A 3 Lloret B 2
Lloret A 1 Gael 5

SAILKAPENA:
1- Gael 6p (+9)
2- Lloret A 3p (-3)
3- Lloret B 0p (-6)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina