2016(e)ko urriaren 7(a), ostirala

Abiatzeko prest

Ostiral arratsaldean abiatu da Gaeleko ordezkaritza Girona aldera, larunbatean eta igandean Lloret de Mar herriko torneoan parte hartzeko. Azkenean antolatzaileek aldaketa batzuk egin behar izan dituzte, eta horien artean jokatzeko lekua, azkenean partida guztiak Lloret de Marreko kiroldegi nagusko kantxan jokatuko baitira.
Gael, Lloret A, Lloret B izango dira alebinetan arituko direnak. Gael, Ganbiako selekzioa eta Lloret infantiletan. Gael, Lloret eta Tordera, infantil-kadetetan, eta Gael, Lloret A eta Lloret B, kadetetan.
Ordutegiak, berriz, honako hauek izango dira. Alebinek, Lloret A taldearen aurka larunbatean 12.00etan jokatuko dute, eta larunbatean baita Lloret B taldearen aurka, 15.30ean. Infantilek, Ganbiaren aurka larunbatean 12.35etan jokatuko dute,eta 16.15tan Lloreten aurka. Infantil kadeteek, larunbatean 13.10etan Lloreten aurka jokatuko dute, eta igandean 11.40etan Torderaren aurka. Azkenik, kadeteek, larunbatean 14.55etan Lloret B izango dute aurrean, eta igandean, 12.15tan Lloret A. Partidak orduerdikoak izango omen dira, bi zatitan banatuta, eta hiru minutuko atsedena izango dute denek.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina