2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

Dena prest Kataluniara joateko

Gipuzkoako Herri txikietako Gael Elkartea Katalunian izango da datorren asteburu honetan, urriaren 8an eta 9an jokatuko baititu patridak Bartzelonan eta Gironan. Lau talderekin joango da, eta horren berri emateko, eta denboraldia nola datorren argitzeko prentsaurrekoa eman dute gaur Altzon.

Alde bateik lau talderekin asteburuan Katalunian izango da. Horrela, larunbatean Torderan jokatuko dute bertako taldearen aurka, eta igandean Lloret de Marren, Lloreten aurka.  Alebinak, infantilak, infantil-kadeteak eta kadeteak eramango dituzte. Batzuek aurreko urteetako eskarmentua badute, baina gehiengoa berria izango da aurten, Talde lehiakorrak eramango ditu, eta ahalik eta lanik onena egiten saiatuko dira, beti ere portaera on bat mantenduz, orain arte mantendu duten bezalaxe.

Bestetik, Ligan parte hartzeko izena emateko epea zabalik omen dago, eta hori ekarri nahi izan dute gogora. Benjaminak, alebina, infantilak, kadeteak, gazteak eta helduak nahi dituzte. Herri berriak  ere eskatu dituzte, oso banaka ari baitira sartzen. Aurten Betelu hasieratik izango da, eta hori berri ona dela nabarmendu dute, baina gehiagoren beharra dagoela ere ohartarazi dute aurrera egin ahal izateko.

Azkenik, Gabonetan aurten ere torneoa jokatuko dela baieztatu dute, eta ahal bada lau mailetan. Horretarako nazioartekoa izatea nahi dutela esan dute, eta horretarako talde batzuekin haremanak oso aurreratuta daudela ere adierazi dute.

Azkenik, Saharako selekzioaren aurkako neurketak ere antolatu nahian dabiltzala esan dute, baina hango antolamendua ezberdina denez, luze jotzen duela ere argitu nahi izan dute. Hala ere, harremanak sendoak omen dira, eta denboraldia amaitu baino lehen haien kontra jokatzeko itxaropena dutela esan dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina