2017(e)ko otsailaren 10(a), ostirala

Beri txarrak

Ez dira egun gozoak Gaelen inguruko taldeentzat. Orai dela bi aste Txalburuk taldeko entrenatzailea den Aitor Muruaren aita, eta aldi berean Txalburuk infantil-kadete mailako Aritz Muruaren aitona zendu zen. Ostegun honetan, berriz, Bidania-Goiatzeko benjaminen taldeko Eneko Aramendiren aita hil da. Ondorioz Bidania-Goiatzek maila azberdinetan asteburu honetan jokatu behar zituen partida guztiak atzeratu egingo dira. Baita atzeratu egingo da ere benjaminetan jokatu behar zen Beteluren eta Errezilen arteko partida, Betelun Ihauteriak direlako. Betelu alebinek Igeldon jokatu beharreko partida pasa den astean jokatu zuten, eta ondorioz oso neurketa gutxi izango dira asteburu honetan.
Bat jokatuko da benjaminetan, ostiralean 18.00etan Orexan, bertan nertuko baitira Lizartza-Orexa eta Igeldo. Alebinetan beste bat jokatuko da, hura ere ostiralean, Abaltzisketako pilotalekuan, Txalburuk eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira 19.30ean, eta infantil-kadeteetan beste bat jokatuko da. Ikaztegietan, 20.00etan, bertako taldea eta Betelu lehiatuko dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina