2017(e)ko otsailaren 3(a), ostirala

Emozioak jarraitzen du

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan, alebinak eta benjaminak arituko dira asteburu honetan. Alebinetan ostiralean derbia jokatuko da, Bidania-Goiatz B eta Bidania-Goiatz A taldeen artean, Bidaniko pilotalekuan, 19.45etan hasita, Larunbatean, bi partida jokatuko dira. 18.00etan Orexan, Lizartza-Orexa eta Leaburu-Altzo izango dira aurrez aurre, eta orduerdi bat beranduago Beteleun, bertako taldea eta Baliarrain-Ikaztegieta neurtuko dira. Jardunaldia igandean Igeldon itxiko da, eta han arituko dira bigarren sailkatua, Igeldo, eta liderra, Txalburuk, 10.30ean hasita. Hala ere asteburu honetan hurrengoari dagokion partida bat ere jokatuko da. Datorren asteburuan Betelun ihauteriak dira, eta hori dela eta, ostiral honetan 19.45etan Igeldon lehiatuko dira Igeldo eta Betelu.

Benjaminetan ere derbi polita izango da ostiral honetan, 19.00etan Bidaniko pilotalekuan Bidania-Goiatz eta Errezil lehiatuko baitira. Aurretik, orduerdi bat lehenago, liderra, Betelu, Igeldon arituko da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina