2017(e)ko otsailaren 17(a), ostirala

Jardunaldi berria

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan jardunaldi berri bat jokatuko da. Kadetetan bi dira jokatzekoak, baina oraingoz ordutegia batek besterik ez dauka, eta hori larunbatean jokatuko da Beteluko pilotalekuan, bertako taldearen eta Bidania-Goiatzen artean. Neurketa 17.00etan jokatuko da.
Alebinetan, lau partidetatik hiru ostiralean jokatuko dira, eta bat larunbatean. Ostiralean, 19.15etan hasita, Leaburu-Altzo eta Betelu neurtuko dira Leaburun. Ordu laurden bat beranduago beste bi partida jokatuko dira. Baliarrainen, bertako taldea eta Bidania-Goiatz B lehiatuko dira eta Orexan, Lizartza-Orexa eta Txalburuk. Larunbatean, 15.30ean, Bidania-Goiatz eta Igeldo izango dira aurrez aurre Igeldoko pilotalekuan.
Benjaminetan ez da jardunaldirik izango, azkeneko jardunaldia baino lehen atzeratutako partida errekuperatu ahal izateko. Ostiralean, 18.45etan Bidaniako pilotalekuan derbia jokatuko dute Bidania-Goiatzek eta Errezilek.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina