2018(e)ko martxoaren 19(a), astelehena

ARETO FTUTBOLA:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

INTERNACIONAL 3 GAEL 2

INTERNACIONAL: Acuña, Torrubia, De Carlos, Artetxe eta Esteban-hasierako bostekoa-, Torres, Zurututza, Mendiburu, Cardeñoso eta Kelly.

GAEL: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Lopetedi eta Iztueta.

EPAILEA: Carlos Cuadrado. Gael taldeko Hurtadok ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: 1-0, Torrubia. 2-0, Zurututza. 2-1, Hurtado. 2-2, Iturriotz. 3-2, De Carlos.

Gaelek erarik mingarrienean galdu zuen, neurketa amaitzeko 10 segundo falta zirela iritsi baitzen etxekoen garaipeneko gola. Gaelek partida bikaina egin zuen. Baja askorekin joan zen bigarren sailkatuaren aurka jokatzeko, zazpi jokalarirekin bakarik. Horietako hiru, gainera, kili-kolo zeuden, baina zazpirak egin zuten lan handia. 2-0 galtzen hasi arren, ez zuten inoiz etsi, eta neurketa berdindu ere egin zuten. Puntua eskuetan zutenean, ordea, etxekoek gola egin zuten. Hala ere, egindako lana oso ona izan zen.

INFANTILAK:

GAEL 3 ZARAUTZ 6

GAEL: Azkarai, Esteban, Zugasti, Murua eta Labaka-hasierako bostekoa-, Olano, Manzisidor, Benavente, Amundarain eta Garcia.

ZARAUTZ: Houssam, Rey, Larrañaga, Gabriel eta Bengoetxea-hasierako bostekoa-, Lagui eta Fius.

EPAILEA: Faysal Sobaizilal. Zarautz taldeko Houssamek ikusi zuen txartel horia.

GOLAK: Gael: Olano, Esteban eta Murua. Zarautz: Larrañaga (3), Fius (2) eta Houssam.

Ez zen izan Gaelen egunik onena. Zarauztarrak 0-3 jarri ziren aurretik, eta 2-3 jartzea lortu zuten arren, ezinezkoa izan zen zuri-marroientzat garaipena lortzea.



LAGUNARTEKOA:

GAEL KADETE-INFANTILAK 9 ORIXE NESKA SENIORRAK 1

Kadeteekin eta infantilekin osatutako Gaeleko taldeak ez zuen izan inolako arazorik Orixeko neska seniorrei irabazteko. Lehen jokaldian aurreratu ziren zuri-marroiak, eta hortik aurrera neurketa osoa kontrolpean izan zuten. Aitor Zabala (5), June Zugasti (2), Jurgi Leunda eta Jokin Agirretxe izan ziren golegileak. Lopez, Zabala, Agirretxe, Iztueta eta Leunda izan zen hasierako bostekoa. Azkarai, Zugasti, Murua eta Manzisidor ere aritu ziren.



GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

TXALBURUK 15 IGELDO 1

TXALBURUK: Kaminos, Gorostidi, Garcia, Murua, Goñi, Landa, Etxeberria, Irastortza, Husein eta Garmendia.

IGELDO: Galarraga, Rouget, Amezua, Etxeberria, Aisa, Aizpurua, Bandres, Elosegi eta Camarero.

GOLAK: Txalburuk: Husein (4), Goñi (2), Murua (2), Garcia (2), Gorostidi, Landa, Etxeberria eta Irastortza. Igeldo: Rouget.

Atzeratutako partida zen hau, baina laugarren postua zegoen jokoan.  Horretarako puntua behar zuen Txalburuk taldeak, eta hori lortu zuen. 

LIZTORRAK 14 IGELDO 3

LIZTORRAK: Iturriotz, Arrillaga, Martin, Malkorra, Luloaga, Urtxipia, Soroa eta Olano.

IGELDO: Galarraga, Rouget, Amezua, Etxeberria, Aisa, Aizpurua, Bandres, Elosegi eta Camarero.

GOLAK: Liztorrak: Urtxipia (8), Luloaga (2), Malkorra, Bengoetxea, Arrillaga eta Camarero (ba). Igeldo: Galarraga, Etxeberria eta Camarero.

Atzeratutako partida berreskuratu zuten, eta honekin Liga amaitu zen. Liztorrakek hiru puntu lortuz agurtu zuen denboraldia.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina