2018(e)ko martxoaren 4(a), igandea

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA:

KADETEAK:

EGUZKI 1 GAEL 2

EGUZKI: Guerra, Galan, Chaves, Lopez eta Agiano-hasierako bostekoa-, Pachon, Alonso, Pelaez, Izquierdo eta Bermejo.

GAEL: Lopez, Zabala, Aramanedi, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, Hurtado, Iturriotz, Lopetedi eta Iztueta.

GOLAK: 0-1, Zabala. 1-1, Pelaez. 1-2, Leunda.

EPAILEA: Aitor Zubeldia. Eguzki taldeko Chavesek ikusi du txartel horia.

Gaelek hiru puntak eraman ditu azken sailkatuaren aurka, baina zuri-marroiek neurketa oso txarra egin dute. Zabalak jarri ditu aurretik kanpokoak, baina etxekoek berdindu egin dute. Azkeneko minutuetan zuri-marroiek aukera ugari izan dituzte, baina Guerra atezainak sekulako geldialdiak egin ditu. Neurketa amaitzeko hiru minutu falta zirela, Jurgi Leundak lortu du garaipeneko gola.

INFANTILAK:

GAEL 6 ORIXE 2

GAEL: Azkarai, Murua, Olano, Zugasti eta Labaka-hasierako bostekoa-, Aldalur, Amundarain, Garcia, Manzisidor eta Benavente.

ORIXE: Cornago, Guerrero, Urrestarazu, Pascual eta Artola-hasierako bostekoa-, Agirretxe, Begue, Alustiza, Lacalle, Claudio eta Garaiburu.

GOLAK: Gael: Amundarain (3), Olano (2) eta Zugasti. Orixe: Alustiza (2).

EPAILEA: Jon Ocampo:

Gaelek ez du izan aparteko arazorik Orixe mendean hartzeko, zuri-marroiak nagusi izan baitira bai jokoan, eta baita markagaikuan ere.

GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

ALEBINAK:

BALIARRAIN 1 TXALBURUK 2

BALIARRAIN: I.Olano, Irastortza, Iztueta, E.Olano, Zunzunegi eta Gurrutxaga.

TXALBURUK: Gorostidi, Garmendia, Irastortza, Kaminos, Landa, Murua, Etxeberria, Garcia, Mayup eta Goñi.

GOLAK: Baliarrain: Zunzunegi. Txalburuk: Garmendia eta Irastortza.

Baliarrainek jardunaldi baten faltan sailkapeneko lehen postua galdu egin du, eta orain Bidania-Goiatz B taldearen menpe geratzen da. Txalburuk taldeak, beriz, aurreneko lautan amaitzeko urrats garrantzitsua eman du.

LIZTORRAK 3 BIDANIA-GOIATZ B 8

LIZTORRAK: M.Iturriotz, Olano, O.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Martin, Malkorra, Luloaga eta Urtxipia.

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Amundarain, Arruti, Aldalur, Muñoa eta Aramendi.

GOLAK: Liztorrak: Arrillaga, Luloaga eta Urtxipia. Bidania-Goiatz B: M.Eskibel (3), Amundarain (3) eta Muñoa (2).

Garaipen oso garrantzitsua lortu zuen Bidania-Goiatz B taldeak, eta emaitza honi esker, eta Baliarrainen porrotari esker, sailkapeneko lehen postuan jarri da, amaitzeko jardunaldi bat falta denean.


IGELDO 5 ALTZO 6

IGELDO: Bandres, Aizpurua, Elosegi, Aisa, Camarero, Rouget, Ginart, I.Ginart, Galarraga eta Amezua.

ALTZO: Lizarribar, I.Murua, Isasi, J.Uranga, H.Uranga, U.Artetxe, A.Artetxe eta Goitia.

GOLAK: Igeldo: I.Ginart (2), Rouget, Bandres eta Elosegi. Altzo: Lizarribar (4), H.Uranga eta U.Artetxe.

Sailkapeneko azkeneko postuan azkena ez geratzea zegoen jokoan neurketa honetan, eta partida oso polita atera zen, eta emozioz beterikoa. Azkenean Altzo izan zen graipena lortu zuena.


BETELU 1 BIDANIA-GOIATZ A 2

BETELU: Paradera, Aranburu, Eskarmendi, Sotil, Segurola, Lasa, Azkarai eta Goñi.

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Beloki, Dorronsoro, Azkarai, Iraeta, U.Sasiain eta E.Sasiain.

GOLAK: Betelu: Aranburu. Bidania-Goiatz A: Dorronsoro (2).

Bidaniak irabazi zuen neurketa Betelun, eta horrela etxekoek Liga irabazteko aukerarik gabe geratzen dira, eta bidaniarrak, berriz, aukera hori mantentzen dute, nahiz eta beste emaitza batzuen menpe geratzen diren.

BENJAMINAK:

LIZTORRAK 8 IGELDO 1

LIZTORRAK: Zabala, O.Olaetxea, Piris, Urtxipia, Beltran, E.Olano, Iturralde, A.Olaetxea, Suarez eta Arrue.

IGELDO: De la Cuesta, Lizarralde, E.Martikorena, H.Martikorena, Roces, Uranga, Artano, Hernandez, Zinkunegi eta Galarraga.

GOLAK: Igeldo: E.Olano (4), Beltran (2) eta Piris (2). Igeldo: Zabala (ba).

Garaipen honekin lehendik eskuetan zeukan Ligako tituloa baieztatu zuen Liztorrak taldeak.

BETELU 5 ERREZIL 0

BETELU: E.Eskarmendi, A.Eskarmendi, Azkarai, Iturriotz, Garmendia, Otamendi, Goikoetxea, Buldain eta Sotil.

ERREZIL: Aitor Goenaga, Karrera, E.Korta, A.Korta, Iglesias, J.Goenaga, Rodríguez, Altuna eta Agirre.

GOLAK: Betelu: A.Eskamendi, Iturriotz, Garmendia (2) eta Goikoetxea.

Beteluk partida oso ona egin zuen, eta merezitako hiru puntak lortu zituen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina