2018(e)ko martxoaren 11(a), igandea

KRONIKAK:

GIPUZKOAKO LIGA (FIFA):

KADETEAK:

GAEL 5 ALDAPETA 0

GAEL: Lopez, Lopetedi, Iturriotz, Aramendi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Hurtado, Monreal, Leunda eta Zabala.

ALDAPETA: Gonzalez, Goikoetxea, Garcia, Calderon eta Diez-hasierako bostekoa-, Garmendia.

GOLAK: 1-0: Monreal. 2-0: Iturriotz. 3-0: Iztueta. 4-0: Leunda. 5-0: Monreal.

EPAILEA: Bartolome Gomez. Aldapetako Calderonek ikusi du txartel horia.

Gaelek partida oso ona egin du, baina ezin izan du bigarren zatirarte erabaki. Kantxak apur bat neurketa baldintzatu du, izan ere Legorretan jokatu ezin zenez, Alegin jokatu da, eta neurri txikietara jartzea kosta zaio talde zuri-marroiari. Bigarren zatian, eta Aratz Monrealen lehen golarekin, bidea ongi egin du talde zuri-marroiak, garaipen erosoa lortzeko.
INFANTILAK:

LAUBURU IBARRA 5 GAEL 0

LAUBURU IBARRA: Garmendia, Kandchat, Abbassid, Lizartza eta Mujika-hasierako bostekoa-, Abbarchit, Ruiz, Altuna, Rubiños eta Irai.

GAEL: Azkarai, Murua, Olano, Esteban eta Zugasti-hasierako bostekoa-, Manzisidor, Amundarain eta Garcia.

GOLAK: Lauburu Ibarra: Kandchat, Lizartza, Abbarchit, Rubiños eta Mujika.

Emaitza engainagarria izan zen hau, Gaelek askoz ere gehiago merezi izan baitzuen. Lehen zatian hiru aldiz iritsi ziren Ibarrakoak zuri-marroien atera eta hiru gol egin zituzten. Gaelek, berriz, aukera asko izan zituen, eta hiru baloi langara joan ziren. Bigarren zatian ere gauzak bide beretik joan ziren, eta amaiera zuri-marroiak erabat erasora joan zirenean iritsi ziren etxekoen azkeneko bi golak. 5-0 irabazi arren, Ibarrakoen artean atezaina izan zen onena, eta hori Gaeleko jokalarien lan onaren seinalea ere bada.



LAGUNARTEKOA:

IDIAZABAL NESKA SENIORRAK 1 GAEL KADETE-INFANTIL 5

GAEL INFANTIL-KADETEA: Lopez, Hurtado, Iturriotz, Iztueta eta Leunda-hasierako bostekoa-, Lopetedi eta Zugasti.

GOLAK: Gael-infantil kadete: Iturriotz (2), Iztueta, Leunda, Lopetedi eta Zugasti.

Partida oso polita eta mugitua izan zen hau. Lehen zati orekatu baten ostean, bigarrengoan erabaki zuen beltzez aritu zen talde zuri-marroiak.


GIPUZKOAKO HERRI TXIKIETAKO LIGA (AMF):

BIDANIA-GOIATZ B 11 BETELU 5

BIDANIA-GOIATZ B: A.Eskibel, M.Eskibel, Aldalur, Arruti, Aramendi eta Amundarain.

BETELU: Goñi, E.Eskarmendi, Carrillo, Nazabal, A.Zubillaga, U.Zubillaga, Goikoetxea eta Sotil.

GOLAK: Bidania-Goiatz B: Amundarain (7) eta M.Eskibel (4). Betelu: Eskarmendi (2), Carrillo, Goñiz eta A.Zubillaga.

Garaipen honekin Bidania-Goiatz B taldeak Liga irabazi zuen, eta mistoen artean ere bera izango da talderik onena.

BIDANIA-GOIATZ A 9 LIZTORRAK 4

BIDANIA-GOIATZ A: Arregi, Beloki, E.Sasiain, U.Sasiain, Dorronsoso, Azkarai eta Iraeta.

LIZTORRAK: M.Iturriotz, O.Olano, O.Iturriotz, Bengoetxea, Arrillaga, Malkorra, Luloaga eta Urtxipia.

GOLAK: Bidania-Goiatz A: E.Sasiain (4), Dorronsoro (4) eta Beloki. Liztorrak: Urtxipia (2), Luloaga eta Arrillaga.

Bidania Goiatzek eraman zituen hiru puntuak, eta honi esker sailkapeneko hirugarren postuan amaituko du Liga.

ALTZO 0 BALIARRAIN 3

ALTZO: Lizarribar, H.Murua, J.Uranga, H.Uranga, I.Murua, Isasti, Artetxe, A.Artetxe eta Gotia.

BALIARRAIN: I.Olano, Irastortza, Iztueta, E.Olano, Zunzunegi eta Gurrutxaga.

GOLAK: Baliarrain: I.Olano eta Gurrutxaga (2).

Baliarrainek egin beharrekoa egin zuen Altzon, baina hala ere bigarren postuarekin konformatu behar izan du.

BETELU 11 ALTZO 2

BETELU: Goikoetxea, Eskarmendi, Parareda, U.Zubillaga, Sotil, Lasa, Arraztio eta Azkarai.

ALTZO: Lizarribar, J.Uranga, H.Uranga, U.Aretxe, A.Artetxe, H.Murua, I.Murua eta Isasti.

GOLAK: Betelu: Azkarai (4), A.Zubillaga (3), Eskarmendi, Parareda, U.Zubillaga eta Arraztio. Altzo: Lizarribar (2).

Emaitza honekin, Beteluk Txalburuk taldeari jokatzeko falta zaion partidaren zain egon beharko du Liga laugarren edo bosgarren postuan amaituko duen jakiteko.

BENJAMINAK:

ERREZIL 1 BETELU 1

ERREZIL: Aitor Goenaga, Ander Goenaga, June Goenaga, E.Korta, A.Korta, Rodríguez, Iglesias, Altuna, Agirre eta Karrera.

BETELU: A.Eskarmendi, Garmendia, Sotil, Azkarai, Oreja, Iturriotz eta E.Eskarmendi.

GOLAK: Errezil: Karrera. Betelu: Iturriotz.

Liga amaitzeko neurketa polita eskeini zuten bi taldeek. Errezilek bigarren amaituko du, eta Beteluk, berriz, hirugarren.

IGELDO 0 LIZTORRAK 3

IGELDO: Lizarralde, Uranga, E.Martikorena, H.Martikorena, Imaz, J.Etxeberria, D.Etxeberria, Aimar, Galarraga, Zinkunegi, Mattin, Artano eta De La Cuesta.

LIZTOARRAK: Zabala, Olano, A.Olaetxea, Beltran, Urtxipia, Iturralde, Arrue, Piris, O.Olaetxea eta Suarez.

GOLAK: Liztorrak: Olano (3).

Saiatu zen Igeldo Ligako txapelduna estutzen, baina azkeneko jardunaldian ere hiru puntuak eraman zituzten Liztorrak taldekoek.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina