2015(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

Oporren aurreko azken jardunaldia

Aste Santuak badatoz, eta horren aurreko jardunaldia jokatuko da, eta gauza asko egongo dira jokoan. Horrela, gazte mailakoan, Txalburuk taldeak, bi jardunaldiren faltan, segurtatu dezake Ligako txapela, horretarako garaipena lortu beharra dauka larunbatean 16.30ean Zizurkil Beheko OtaƱo eskolako kantxan. Infantil-kadetetan, pasa den astean jokatu zen ligako aurreratutako partida, eta han garbi geratu zen Lizartza-Orexak eta Txalburuk jokatuko dutela finala, nahiz eta jardunaldi bat falta den fasea amaitzeko. Kopa atzerago doa, baina finalerako txartela gertu izango du Errezilen irabazten duenak. Etxeko taldeak Gael hartuko du larunbatean 17.00etan. Alebinetako Kopan dena erabakiko da A mailan. Baliarrainen neurtuko dira ostiralean 20.00etan Ikaztegieta-Baliarrain eta Igeldo. Bietatik batek bakarrik lortuko du finalerako txartela. Horretarako etxeko taldeak hiru golegatik irabazi behar du azken saioan aritzeko, bestela kanpotarrak sailkatuko dira. B Kopan, bihar 17.00etan lehiatuko dira Bidanian etxeko taldea eta Leaburu, baina gertatzen dena gertatu, biak  finalean daude. Ostiralean, 18.30ean, benjaminetako A Kopan, Bidanian bertan Bidania-Goiatz eta Igeldo izango dira aurrez aurre. Biak daude finalean sartuta.



Bukaera

Futwallen Buruz Buruko Txapelketako azkeneko jardunaldia jokatuko da astelehenean Orendaingo pilotalekuan. Bidania-Goiatzek txapela segurtatuta dauka, eta gainera azkeneko saioan ez da izango, jokatu beharrekoak jadanik jokatuta dituelako. Ikaztegieta A taldeak jokatu beharko du Ikaztegieta B eta Beizamaren aurka. Lehen postua ez beste guztiak erabaki beharko dira.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina