2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

DANENA 2 TXALBURUK 14

DANENA: Lakuntza, Villafaina, Ezeiza, Amundarain eta Maiz-hasierako bostekoa-, Harrera eta Sarasua.

TXALBURUK: U.Otamendi, X.Yugueros, Amundarain, Sagastume eta I.Yugueros-hasierako bostekoa-, Mateos.

GOLAK: Danena: Villafaina eta Amondarain. Txalburuk: Sagastume (7), Amundarain (3), I.Yugueros (3) eta X.Yugueros.

Txalburukek emaitza honekin liga irabazi du, nahiz eta oraindik beste partida bat geratzen zaion jokatzeko. Emaitzak dena erakusten du.

DANENA 1 BIDANIA-GOIATZ 10

DANENA: Lakuntza, Villafaina, Ezeiza, Amondarain eta Maiz-hasierako bostekoa-, Herrera eta Sarasua.

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, Elola, Zinkunegi, Urdapilleta eta Aburuza-hasierako bostekoa-, eta A.Agirretxe.

GOLAK: Danena: Villafaina. Bidania-Goiatz: Aburuza (5), I.Agirretxe (3) eta Zinkunegi (2).

Partida honen nondik norakoa emaitzak berak erakusten du, alde handia egon baitzen.

INFANTIL-KADETEAK:

KOPA:

ERREZIL 3 GAEL 5

ERREZIL: Aizpuru, X.Irulegi, O.Irulegi, M.Labaka eta U.Labaka-hasierako bostekoa-, J.Labaka y Rueda.

GAEL: Urkizu, Hurtado, Ugartemendia, J. Goikoetxea eta Jauregi-hasierako bostekoa-, Lopetegi, Aramendi, O.Goikoetxea, Leunda eta Arrospide.

GOLAK: Errezil: X.Irulegi (2) eta M.Labaka. Gael: Jauregi (2), Ugartemendia, J.Goikoetxea eta Arrospide.

Gaelek Kopan aurrera pauso handia eman zuen Errezilen irabazita. Neurketa beti kontrolpean izan zuen, baina azkeneko minutuetan izandako aukerak ez zituen baliatu, eta Errezilek estutu egin zuen.

ALEBINAK:

A KOPA:

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 7 IGELDO 5

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Iztueta, Zunzunegi eta Balerdi-hasierako bostekoa-, Toledo, I.Olano eta Gurrutxaga.

IGELDO: Gomez, Lopez, Gonzalez, Etxeberria eta Rouget-hasierako bostekoa-, Ezkurdia, Camarero, Aizpurua eta Amezua.

GOLAK: Ikaztegieta-Baliarrain: U.Olano (3), Balerdi (2), I.Olano eta Iztueta. Igeldo: Rouget (2), Gonzalez, Ezkurdia eta Etxeberria.

Ligako txapeldunak, Ikaztegieta-Baliarrainek ez du finalik jokatuko. Hirugatik irabazi beharra zeukan, baina bigatik bereganatu zuen neurketa. Gol bat falta izan zitzaion. Kopako partida horietakoa izan zen hau. Etxeko taldeak golak egin beharra zeuzkan, eta presaka aritu zen lehen 35 minututan. Hor Igeldo atzean sendo aritu zen, eta kontraeraso bortitzak egin zituen, eta partidako azken txanpara 3-5 aurretik sartu zen kanpoko taldea. Hor, dena galduta ikusi zuenean, etxeko taldeko jokalariak lasaitu, eta euren onena eman zuten bost minutuan lau gol eginez.


B KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 12 LEABURU 5

BIDANIA-GOIATZ: Amondarain, Aratz Iraeta, Aldalur, Zugasti eta Ander Iraeta-hasierako bostekoa-,Ruiz eta Azkarai.

LEABURU: M. Garcia, Zubia, Eneko Arrospide, Amaiur Arrospide eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, Iraeta.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Ander Iraeta (4), Aldalur (3), Zugasti (2), Aratz Iraeta (2) eta Ruiz. Leaburu: Amaiur Arrospide (4) eta Eneko Arrospide.

Bi taldeek bazekiten hasi aurretik finala jokatuko zutela. Oraingoan, Ligan bezalaxe, etxeko taldea gehiago izan zen.

BENJAMINAK:

A KOPA:

BIDANIA-GOIATZ 2 IGELDO 1

BIDANIA-GOIATZ: Altuna, Aldalur, Beloki, Iraeta, E.Eskibel, M.Eskibel, Dorronsoro, Aramendi, Amundarain, Azkarai eta Arregi.

IGELDO: Senperena, Agirre, Rouget, Aisa, Aizpurua, Dorronsoro, Etxeberria, Elosegi eta Manzano.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro eta Amundarain. Igeldo: Dorronsoro.

Maila honetan finala jokatuko duten bi taldeak elkarren aurka lehiatu ziren, eta kasu honetan, partida estu batean ostean, bidaniarrek eraman zuten garaipena.

FUTWALLA:

BURUZ BURU:

IKAZTEGIETA A 2 BEIZAMA 0

IKAZTEGIETA A: Uria.

BEIZAMA: Leunda.

PARTZIALAK: 10-7 eta 10-1.

Partida honek bi joko oso ezberdin izan zituen. Aurrenekoa oso orekatua izan zen, bietako edozeinek irabazteko modukoa, eta bigarrengoa, berriz, kaskarra izan zen. Ikaztegietakoak saketik min handia egin zuen, eta Beizamakoak, ez zuen ezer asmatu, aurkariari tanto asko oparitu baitzizkion.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina