2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

Azken txanpan

Azken txanpan sartuta dago Gipuzkoako Herri Txikietako Liga, eta jadanik mailarik gehienetan kopa jokatzen hasita daude. Gazte mailakoan ligan jarraitzen dute, eta igandean, 12.30ean Txalburuk eta Danena neurtuko dira Amezketako eskoletako kantxan. Infantil-kadetetan, ligan orain arte jokatutakoa irabazita duten  bi taldeak, Lizartza-Orexa eta Txalburuk, neurtuko dira ostiralean 20.00etan Orexako pilotalekuan. Kopan, Ikaztegietan neurtuko dira larunbatean 18.15etan Ikaztegieta eta Gael. Alebinetan, A Kopa abiatuko da igandean, 12.30ean Igeldon. bertako taldea eta Txalburuk izango dira aurrez aurre. Benjaminen A kopan, aurreko bi klubetako adineko taldeak jokatuko dute Igeldon 11.30ean, eta B Kopan, larunbatean, 17.30ean, Baliarrain-Ikaztegietak Leaburu hartuko du Ikaztegietan. Larunbatean, alebinetan, lagunarteko torneo bat ere jokatuko da Ikaztegietan, 16.00etan hasita. Ikaztegieta-Baliarrain, Ikaztegieta eta Betelu lehiatuko dira. Urrian Betelun jokatu zutenaren itzulikoa izango da. Hogei minutuko hiru zati jokatuko dira, denak denen aurka.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina