2015(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA B 2 BEIZAMA 1

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

BEIZAMA: Leunda.

PARTZIALAK: 5-10, 10-9 eta 8-6.

Neurketa hau ere kaskarra suertatu zen. Aurreneko jokoan Ikaztegietakoak huts asko egin zituen, eta Beizamakoak ez zion barkatu. Bigarrengoan Beizamakoak jokoa erabat kontrolpean zeraman, baina azken txanpan ez zuen asmatu, eta Ikaztegietak berdindu egin zuen. Kitarakoan, bietan hutsik gutxien egin zituenak irabazi zuen.


IKAZTEGIETA B 0 BIDANIA-GOIATZ 2

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

PARTZIALAK: 5-10 eta 9-10.

Garaipen honekin Bidania-Goiatzek txapela segurtatu zuen, hau baitzen beretzat azkeneko txapelketako partida. Neurketak bi zati ezberdin izan zituen. Aurrenekoan erraz eraman zuen neurketa, aurkariak ere ez baitzuen gehiegi estutu. Bigarrengoa izan zen arratsaldeko jokorik onena, oso lehiatua izan baitzen.


BEIZAMA 0 BIDANIA-GOIATZ 2

BEIZAMA: Leunda.

BIDANIA-GOIATZ: Sarriegi.

PARTZIALAK. 3-10 eta 7-10.

Norgehiagoka hau ere ez zen ona izan, Beizamakoak berriro ere huts asko egin baitzituen, eta zalantzako guztiak, berriz, txapara joaten zitzaizkion, eta aurkariari txapa gainera, horrelaxeko bidea eraman zuen partiak.


IKAZTEGIETA B 2 BEIZAMA 0

IKAZTEGIETA B: Irastortza.

BEIZAMA: Leunda.

PARTZIALAK: 10-3 eta 10-6.

Partida txarra izan zen hau. Beizamako ordezkariak tantoak oparitu eta besteak egin, horrela joan baitzen norgehiagoka.



ARETO FUTBOLA:

GAZTEAK:

BIDANIA-GOIATZ 10 DANENA 5

BIDANIA-GOIATZ: I.Agirretxe, A.Agirretxe, Senperena, Elola eta Aburuza-hasierako bostekoa-, Zinkunegi.

DANENA: Fernandez, Sarasua, Maiz, Herrero eta Ezeiza-hasierako bostekoa-, Lakuntza.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Aburuza (6), Ezeiza (2), A.Agirretxe eta Zinkunegi. Danena: Sarasua (3), Maiz eta Ezeiza.

Bidania-Goiatzek ongi irabazi zuen, beti kontrolpean izan baitzuen aurkaria. Zelai erdian presioa bikain egin zuten, aurkariari baloi irteera itxiz, eta Danena ezinean aritu zen.



INFANTIL-KADETEAK:

BIDANIA-GOIATZ 6 TXALBURUK 8

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Altuna, Zinkunegi, I.Agirretxe eta J.Agirretxe-hasierako bostekoa-, Otaño.

TXALBURUK: Otamendi, Yugueros, Mujika, Maioz eta Senperena-hasierako bostekoa-, Murua, A.Otamendi eta Seoane.

GOLAK: Bidania-Goiatz: J.Agirretxe (2), I.Agirretxe (2), Zinkunegi eta Otaño. Txalburuk: Mujika (4), Yugueros (3) eta Maioz.

Honekin Txalburukek finalerako txartela segurtatuta utzi zuen, eta Bidania-Goiatzek zaila izango du azkeneko ekitaldian txapelaren lehian aritzea.

ALEBINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 9 IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 5

TXALBURUK: Yugueros, Murua, E.Gorostidi, Mujika eta Artola-hasierako bostekoa-, Mañosos, Altuna, B.Gorostidi, Kaminos eta Seoane.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, U.Olano, Balerdi, Iztueta eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Toledo, I.Olano, Gurrutxaga eta Leunda.

GOLAK: Mujika (4), Murua (3), E.Gorostidi eta B.Gorostidi. Ikaztegieta-Baliarrain: Zunzunegi (2), Toledo, U.Olano eta Balerdi.

Maila honetan garbi dagoen gauza bakarra da, Txalburuk finalean izango dela, bestea erabakitzeko baitago. Partida orekatua izan zen, eta etxean jokatzearen abantaila baliatu zuen Abaltzisketako taldeak irabazteko, nahiz eta agian ikusitakoa baino alde handiagoa lortu zuen.


B KOPA:

LEABURU 11 IKAZTEGIETA 6

LEABURU: M.Garcia, E.Arrospide, I.Garcia, A.Arrospide eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Uribe.

IKAZTEGIETA: Artola, Irastortza, Arruabarrena, Benavente eta Larrañaga-hasierako bostekoa-, Asier Moralejo, Aitor Moralejo, U.Benavente eta Uria.

GOLAK: E.Arrospide (6), A.Arrospide (3) eta Iraeta (2). Ikaztegieta: Benavente (3), Irastortza, Larrañaga eta Iraeta, bere atean.

Maila honetan ere jardunaldi bat geratzen da bukatzeko, baina Leaburuk eta Bidania-Goiatzek jokatuko dute finala. Neuketa orekatua izan zen, 6-6 berdinduta ere joan ziren, baina azken txanpan Ikaztegietak behera egin zuen.


BENJAMINAK:

A KOPA:

TXALBURUK 1 BIDANIA-GOIATZ 2

TXALBURUK: Gorostidi, Artola, Kaminos, Lasa, Garmendia, Altuna, Agirrezabala, Areizaga, Etxeberria, Irastortza, Murua eta J.Garmendia.

BIDANIA-GOIATZ: Amundarain, Aldalur, Beloki, A.Eskibel, M.Eskibel, Iraeta, Aramendi, Dorronsoro, Altuna, Azkarai, Arregi eta Artola.

GOLAK: Txalburuk: Irastortza. Bidania-Goiatz: Dorronsoro eta Artola.

Oraindik jardunaldi bat geratzen da maila honetan, baina finala Bidania-Goiatzek eta Igeldok jokatuko dute, Txalburukek bi partidak galdu baititu. Neurketa estua izan zen. Kanpokoak 0-2 joan ziren atsedenera, eta bigarren zatian etxekoek asko estutu zuten, nahiz eta ez zuten berdintzerik lortu.


B KOPA:

LEABURU 6 ALTZO 2

LEABURU: Garcia, Ugartemendia, Uribe, Orbegozo, Arrospide, U.Iraeta, Kalle eta M.Iraeta.

ALTZO: Agirre, Aranburu, Elola, H.Murua, Iturriotz, Lizarribar, Elduaien, Ugartemendia, I.Murua eta Gorostiaga.

GOLAK: Leaburu: U.Iraeta (2), Uribe, Garcia, Arrospide eta Kalle. Altzo: H.Murua (2).

Kopa honetako azkeneko jardunaldia jokatu zuten, eta Leaburuk finalerako txartela segurtatu zuen, eta Altzo izango da kanpoan geratuko dena, Baliarrain-Ikaztegieta baita finalean sartu den beste taldea.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina