2015(e)ko urriaren 10(a), larunbata

Itxura bikaina

Azaroaren 15etik 19ra Munduko Txapelketan izango den Gaeleko taldeak 2-1 galdu zuen Idiazabalgo neska seniorren aurka, partida bikain baten ostean. Bi taldeek egin zuten oso norgehiagoka ona, eta bertaratui ziren ikusleek areto futboleko partida eder  bat ikusi ahal izan zuten. Lehen zatia hutsean amaitu zen, eta bigarrengoan 2-0 aurreratu ziren, baina Aimar Muruak lortu zuen zuri-marroein gola. Gaelek, gutxienez, berdinketa merezi izan zuen, baina Idiazabalgo atezaina izan zen gaueko protagonistetako bat, sekulako norgehiagoka egin zuen, geldialdi erabakiorrak eginez.

Ugartemendia, Arruabarrena, Altuna, A.Murua eta Iztueta izan zen hasierako bostekoa. I.Murua, Balerdi, Aizpurua, Uzkudun eta Arrospide ere aritu ziren.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina