2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Hastera doa

Hastera doa Gipuzkoako Herri Txikietako Liga, eta berrikuntza batzuekin, gainera, Gazte mailan inork ez du izenik eman, ondorioz maila horretan ez da aurten jokatuko. Infantil-kadete mailan, lau talde izango dira, eta zortzi alebinetan, inoiz izan den talde kopururik handiena izango da aurten, Errezilen berrikuntzarekin, izan ere talde honek infantil-kadetetan izan du taldea azkeneko bi urte hauetan, baina aurten ez du maila horretan aterako, baina bai alebinetan eta benjaminetan, orain artte aritu ez den mailetan. Benjaminetan iazko talde kopuruari eutsi egiten zaio.

Alebinetan ostiralean abiatuko da 20.00etan, Bidanian, Bidania-Goiatzek eta Leaburuk jokatuko duten neurketarekin. Larunbatean jarraituko du 16.30ean, Errezilen, bertako taldeak eta Txalburuk jokatuko duten partidarekin, eta orduerdi bat beranduago abiatuko da azkemeko partida Ikaztegietan, Igeldoren aurka jokatuko den partidarekin. Baliarrainen eta Lizartza-Orexaren arteko partida atzeratu egingo da.

Benjaminetan ere ostiralean abiatuko da Bidanian, 19.00etan Bidania-Goiatzek eta Leaburuk jokatuko duten partidarekin. Larunbatean, 16.00etan Altzo eta Igeldo lehiatuko dira Altzon. Baliarrainen eta Errezilen artekoa atzeratu egin da.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina