2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

Munduko Txapelketarako zozketa egin da

Datorren azaroaren 14tik 15era Lloret de Marren jokatuko den 12 urtez azpikoen Munduko Txapelketarako multzoen zozketa egin da, eta jadanik Gaeleko mutilek badakite  zeinen aurka eta noiz jokatu beharko duten. Israelgo Jatt, eta Kataluniako Lloret taldeak izango ditu aurrean lehen fase honetan. Azaroaren 14ean, 12.00etan Lloreten aurka jokatu beharko dute, eta azaroaren 17an, 12.15etan, Jatten aurka. Hiru multzo dira, eta aurrenekoan Australiako Austarlia 1, Errusiako Pegas eta Kataluniako Esportiu arituko dira, eta bigarrengoan, Australiako Australia 2, Ganbiako FC Ganbia eta Kataluniako Esportiu 2. Multzo bakoitzeko lehenengoak eta bigarren geratzen direnen artean onenak lortuko dute finalerdietarako txartela.
Mikrofutsaleko egutegia eta zozketa azaroaren 15ean egingo dituzte, eta han jakingo da zeintzuk diren euskal taldeen aurkariak, Gaelek bitan banatuko baitu taldea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina