2015(e)ko urriaren 3(a), larunbata

Gazteak nagusi

Munduko Txapelketara doan Gaeleko taldeak 5-4 irabazi dio Ligan arituko den Gael A taldeari. Partida oso polita suertatu da, eta orekatua, baina Munduko Txapelketara doan taldeak aulkian jokalari asko zituen, eta Gael A taldeak bakarra, eta amaieran hori nabaritu egin da. Balerdi (3), Altuna eta I.Murua izan dira selekzioko golegileak, eta Ugartemendia (2), Arrospide eta Aramendi, Gaelekoak.


Zabala, Iturriotz, Ugartemendia, Arrospide eta Leunda izan da Gaeleko hasierako bostekoa, eta gero Aramendik ere jokatu du.

Selekzioan, berriz, Ugartemendia, A.Murua, Altuna, Uzkudun eta Aizpurua izan da hasierako bostekoa, eta gero, I.Murua, Balerdi, Iztueta, Arruabarrena eta Arrospide ere aritu dira.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina