2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

Gabonetako Torneoa

Gael Elkarteak lehen aldiz antolatuko du Gabonetako Torneoa, eta bertan 2002an eta 2003an jaiotakoentzat antolatu du, azkeneko bi urtetan Lloreten jokatu den Nazioarteko Lehiaketan aritu diren bi taldeekin. Bakoitzak bere torneoa izango du, eta aurkari bikainak izango dituzte aurrean. Torneoa, Lizartzako pilotalekuan jokatuko da urtarrillaren 2an.

16.00etan hasiko da jaialdia, eta 2003an jaiotakoen txanda izango da. Gaeleko taldearekin batera, Aurrera Leitza eta Xota izango dira. Hiruko torneoa izango da, eta partida bakoitzak 25 minutuko iraupena izango du.

18.00etan hasiko da 2002an jaiotakoen  lehiaketa, eta bertan Gaeleko taldeaz gain, Aurrera Leitza eta Lardero izango dira bertan. Hau ere bestea bezalakoa izango da, eta 25 minutuko hiru partida jokatuko dira. Ondoren, 19.30 inguruan, hasiko da sari banaketa

Epaileak ere etxekoak izango dira, Joxemari Uria, Jexuxmari Gurrutxaga eta Mikel Hurtado arituko baitira lantegi horretan. Txapelketa honen helburu nagusia, azkeneko urte hauetan egin den lana erakustea da, zati txiki batean bada ere, eta aldi berean, Lloret de Marren azkeneko bi urte hauetan izan diren gaztetxoek euren maila etxean erakusteko aukera izatea ere bai.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina