2015(e)ko abenduaren 29(a), asteartea

Urtarrillaren 2rako dena prest dago

Urtarrillaren 2an Lizartzako pilotalekuan jokatuko den Gabonetako Torneorako dena prest dago. Atzo, abenduak 28, egin zen prentsa agerraldia aurkezpena egiteko, eta Gaeleko bi taldeak jokatzeko irrikaz daude.
16.00etan hasiko da lehiaketa, eta infantil lehen urtekoak arituko dira, 2003an jaiotakoak, alegia. Gaelekin batera, Aurrera Leitza eta Xota izango dira.
18.00etan abiatuko da infantil bigarren urtekoen txapelketa, eta bertan, Gaelekin batera, Aurrera Leitza eta Lardero neurtuko dira.
Bi torneoetako sistema bera izango da. 25 minutuko partidak jokatuko dira, eta lehiaketa hasi aintzin zozketa egingo da, partidak nola jokatu erabakitzeko. Zozketak erabakitzen duen aurreneko bi taldek jokatuko dute lehenengo. Gero, galtzen duenak jokatu ez duenaren aurka arituko da, eta azkenik, lehen partida irabazi duenak, aurrenekoa jokatu ez duenaren aurka jokatuko du.
Aimar Ugartemendia, Aimar Murua, Aimar Arruabarrena, Iker Murua, Unai Altuna, Amets Uzkudun, Unax Iztueta, EƱaut Balerdi eta Urko Aizpurua arituko dira infantil aurreneko urteko taldean.
Irati Zabala, Aimar Iturriotz, Ekaitz Hurtado, Ainitze Zubeldia, Jokin Agirretxe, Oier Ugartemendia, Aitor Aramendi, Iraitz Bea eta Jurgi Leunda, berriz, infantil bigarren urteko taldean.
Epaileak ere Gipuzkoako Herri Txikietako Ligakoak izango dira, eta Joxemari Uria, Jexuxmari Gurrutxaga eta  Mikel Hurtado arituko dira lantegi horretan.

Aldi berean, Gaeletik eskerrak eman nahi dizkie torneo hau aurrera eramateko lanean aritu diren eta lagundu duten guztiei, bai guraso eta baita babesleei ere, eta nola ez, Lizartzako Udalari, herriko kirol instalazioak torneoko egunerako gure esku uzteagatik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina