2016(e)ko urtarrilaren 9(a), larunbata

KRONIKAK:

INFANTIL-KADETEAK:

TXALBURUK 13 IKAZTEGIETA 5

TXALBURUK: Otamendi, Yugueros, Mujika, Senperena eta Maioz-hasierako bostekoa-, Murua eta Lopetedi.

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, M.Lakuntza, Uria, Mozo eta Sagastibeltza-hasierako bostekoa- Parra.

GOLAK: Txalburuk: Yugueros (5), Mujika (5) eta Maioz (3). Ikaztegieta: Sagastibeltza (3) eta M.Lakuntza (2).

Txalburuk taldeak ez zuen barkatu. Ikaztegieta saiatu zen estutzen, baina etxekoak nagusitzen joan ziren, amaieran garaipen erosoa lortzeko.


ALEBINAK:

TXALBURUK  10 IGELDO 6

TXALBURUK: Seoane, B.Gorostidi, X.Gorostidi, Mujika eta Altuna -hasierako bostekoa-, Artola, Areizaga eta Murua.

TXALBURUK: Camarero, Ezkurdia, Gomez, Lopez, Senperena eta Dorronsoro-hasierako bostekoa-, Amezua, Rouget, Agirre, Aizpurua eta Oiartzabal.

GOLAK: B.Gorostidi (7), Mujika, Areizaga eta Seoane. Igeldo: Ezkurdia (2), Rouget (2), Senperena eta Gomez.

Partida ederra ikusi zen Abaltzisketan, bi talde onekin. Kanpokoak 0-3 aurreratu ziren, atsedenera 2-3 joateko. Ondoren launako eta bosnako berdinketak izan ziren, eta hor apurtu zen partida etxekoen alde.

ERREZIL 7 BALIARRAIN 12

ERREZIL: Rodriguez, Ziarsolo, Iglesias, Labaka eta Irulegi-hasierako bostekoa-, Agirre.

BALIARRAIN: I.Olano, U.Olano, Murua, Olaberria eta Zunzunegi-hasierako bostekoa-, Toledo eta Gurrutxaga.

GOLAK: Errezil: Iglesias (4), Labaka (2) eta Ziarsoslo. Baliarrain: Zunzunegi (6), Olaberria (2), Toledo (2)Murua eta U.Olano.

Ikusteko partida polita, nahiz eta eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu. Bi taldeak erasoan defentsan baino hobeto aritu ziren, eta azkenean 19 gol ikusi ahal izan ziren.


LIZATZA-OREXA 6 LEABURU 5

LIZARTZA-OREXA: Luloaga, Malkorra, Errasti, A.Arrillaga eta Piris-hasierako bostekoa-, Iturralde, Urtxipia, Olaskoaga eta Beitia.

LEABURU: M.Garcia, Uribe, Iraeta, Zubia eta Orbegozo-hasierako bostekoa-, Larreta, Ugartemendia eta E.Garcia.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Malkora (3), Errasti (2) eta Urtxipia. Leaburu: E.Garcia (3), Zubia eta Iraeta.

Oreka handiko neurketa izan zen, eta oso polita ere bai, eta horri emozioa gehitu behar zaio. Denetik izan zuen partidak, eta azkenean Lizartza-Orexakoek irabazi zuten.



BIDANIA-GOIATZ 1 IKAZTEGIETA 3

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Iraeta, Dorronsoro eta Aldalur-hasierako bostekoa-, Altuna, Ruiz eta Amundarain.

IKAZTEGIETA: Aitor Moralejo, J.M.Artola, Irastortza, LarraƱaga eta Uria-hasierako bostekoa-, A.Benavenete, U.Benavente, Asier Moralejo eta Darius.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Dorronsoro. Ikaztegieta: Irastortza (2) eta LarraƱaga.

Partida orekatua eta ederra izan zen, bi taldeek itxura ona eman baitzuten, baina azkenean kanpotarrek eraman zituzten hiru puntuak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina