2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

Mikroko lehen jardunaldia

Alebinen lehen itzuliaren amaieran iritsiko da mikrofutsaleko lehen jardunaldia, eta larunbat honetan 16.00etatik aurrera jokatuko da Ikaztegietako pilotalekuan. Bigarrena, Ligaren amaieran izango da, eta azkenekoa Kopako finalak baino aste bat lehenago. Bi horien lekuak oraindik erabakitzeko daude. Mutiletan bederatzi taldek eman dute izena, baina gaurkoan Bidania-Goiatz C taldeak ezingo du aritu eta zortzi izango dira arituko direnak. Nesketan, Bidania-Goiatz eta Ikaztegieta bakarrik neurtuko dira, eta hauek partida bakar bat jokatuko dute, hamar minutuko bi zatitan banatuta. Mutilak lauko bi multzotan banatuko dira lehen fasean, eta horren arabera erabakiko dituzte postuak. Horrela, bakoitzeko bi onenek finala jokatuko dute lehen postua erabakitzeko, multzo bakoitzeko bigarrengoek elkarren aurka hirugarren postua erabaki beharko dute, eta horrela sailkapena egin arte. Ez da ahaztu behar, kirol honetan, Gaelek Munduko Txapelketa bi aldiz jarraian irabazi duela. 2014. urtean bi talde eraman zituen, eta batek lehen postua eskuratu zuen, eta besteak hirugarrena. 2015.enean ere bi talde eraman ditu, eta batek lehen postua eskuratu zuen, eta besteak bigarrena.

LEHEN FASEKO EGUTEGIA:

A MULTZOA:
Bidania-Goiatz A / Txalburuk
Orexa B / Ikaztegieta B
Ikaztegieta B / Bidania-Goiatz A
Orexa B / Txalburuk
Bidania-Goiatz A / Orexa B
Ikaztegieta B / Txalburuk

B MULTZOA:
Ikaztegieta A / Orexa
Baliarrain / Bidania-Goiatz B
Ikaztegieta A / Bidania-Goiatz B
Baliarrain / Orexa
Ikaztegieta A / Baliarrain
Orexa / Bidania-Goiatz B


NESKAK:
Ikaztegieta / Bidania-Goiatz


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina