2016(e)ko urtarrilaren 3(a), igandea

TORNEO BIKAINA:

Gaelek. infantilen bigarren urtekoen mailan, eta Xotak, infantilen lehen urtekoetan irabazi dute Gaelek antolatu duen Gabonetako torneoa. Ikusle asko batu dira Lizartzako pilotalekura, harmailak ia bete egin baitira, eta parte hartu duten taldeen maila handia ere azpimarratu daiteke.

BIGARREN URTEKO  INFANTILAK:

EMAITZAK:
Gael 6 Aurrera Leitza
Aurrera Leitza 1 Lardero 4
Gael 6 Lardero 3

SAILKAPENAK:
1- Gael- 6p
2- Lardero- 3p
3. Aurrera Leitza- 0p

LEHEN URTEKO NFANTILAK:

EMAITZAK:
Aurrera Leitza 2 Xota 5
Gael 4 Aurrera Leitza 2
Gael 1 Xota 2


SAILKAPENA:
1- Xota- 6p
2- Gael- 3p
3- Aurrera Leitza- 0p



KRONIKAK:

LEHEN  URTEKO INFANTILAK:

AURRERA LEITZA 2 XOTA 5

Irurtzungo taldeak kontrolpean izan du neurketa oso azkar aurretau baita. Gero, Leitzakoak markagailua murriztu dute, baina berriro ere berdeek ihes egin dute, Lehen hiru puntuak eskuratzeko. Baraibarrek eta Sagastibeltzak lortu dituzte Leitzakoen golak, eta Perezek (2), Larrunbek eta Zozayak Irurtzungoenak. Bosgarrena, Oterminek sartu du bere atean.



GAEL 4 AURRERA LEITZA 2

Asko landutako garaipena lortu du Gaelek Leitzakoen aurka. Oso azkar aurreratu da talde zuri-marroia, Unax Iztuetak lortutako gol bati esker, baina gero berdindu eta sufrituarazi die leitzarrek, nahiz eta azkenerako garaipena lortu ahal izan duten gipuzkoarrek. Ugaremendia, A.Murua, Altuna, I.Murua eta Iztueta izan da Gaelen hasierako bostekoa. Gero, Arruabarrena, Uzkudun, Balerdi eta Aizpurua ere aritu dira. Iztuetak, Uzkudunek, Altunak eta Aizpuruak lortu dituzte Gaelen golak. Oterminek eta Mutuberriak Leitzakoenak.


GAEL 1 XOTA 2

Hau zen torneoko finala, eta Xotak irabzi egin du, nahiz eta berdinketa nahikoa zuen torneoa eramateko. Oso azkar jarri dira 0-2, baina gero Gaelek izan ditu buelta emateko aukerak. Unai Altunak penaltia huts egin du, edo kasu honetan  Yasbir Khileri atezainaren geldialdia azpimarratu daiteke, sekulako geldialdia egin du. Gero Balerdik emaitza murriztu du, baina berriro ere atezaina bihurtu da partidako protagonista. Ugartemendia, A.Murua, Uzkudun, Altuna eta Balerdi izan da hasierako bostekoa. Gero, Arruabarrena, I.Murua, Iztueta eta Aizpurua aritu dira. Belerdik egin du Gaelen gola, eta Garrok, egin ditu Irurtzungoen bi golak.

BIGARREN URTEKO INFANTILAK:

GAEL 6 AURRERA LEITZA 2

Gaelek oso azkar bideratu du neurketa, laugarren minuturako 3-0 ari baitzen irabazten, eta hortik aurrera norgehiagoka kontrolpean izan du, lehen hiru puntuak eskuratuz. Zabala, Iturriotz, Aramendi, Agirretxe eta Bea izan da hasierako bostekoa. Gero, Zubeldia, Hurtado, Ugartemendia eta Leunda ere aritu dira. Bea (4), Agirretxe eta Aramendi izan dira Gaelen golegileak. H.Kramerrek eta Ugartemendiak egin dituzte Aurrerarenak.

AURRERA LEITZA 1 LARDERO 4

Emaitza engainagarria izan da, izan ere leitzarrek une askotan estu hartu dute Errioxako taldea, baina Brian PeƱaranda bihurtu da partidako protagonista, sekulako geldialdiak eginez, eta Larderok eraman du garaipena. Martinezek lortu du Aurreraren gola, eta Sladariu (2), Opris eta Lopez izan dira Larderon golegileak.

GAEL 6 LARDERO 3

Partida hau bihurtu da txapelketako finala, eta kasu honetan Gaelek berdinketa nahikoa zuen irabazteko. Hasi bikain egin dira, 1-0 aurreratuz, baina gero errioxarrek partidari buelta eman, eta 1-3 jarri dira. Horrek ordea ez du gehiegi balio izan, nahiz eta oraingoan ere atezaina bikain aritu den. Lehenengo berdindu egin du Gaelek eta azkeneko minutuetan neurketa hautsi eta garaipena eta tituloa lortu ditu. Zabala, Iturriotz, Ugartemenddia, Agirretxe eta Bea izan da hasierako bostekoa. Gero, Zubeldia, Hurtado, Aramendi eta Leunda ere aritu dira. Bea (2), Agirretxe (2) eta Ugartemendia (2) izan dira Gaeleko golegileak. Arraiz (2) eta Lopez izan dira Larderoko golak lortu dituztenak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina