2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

KRONIKAK:

ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETEAK:

IKAZTEGIETA 5 GAEL 4

IKAZTEGIETA: J.Lakuntza, Uria, Mozo, Sagastibeltza eta Parra-hasierako bostekoa-, M.Lakuntza eta Amenabarro.

GAEL: A.Ugartemendia, Murua, O.Ugartemendia, Agirretxe eta Leunda-hasierako bostekoa-, O.Arrospide, A.Arrospide, Aramendi eta Iztueta.

GOLAK: IKAZTEGIETA: Sagastibeltza (2), Parra (2) eta M.Lakuntza. GAEL: Agirretxe (2), O.Ugartemendia eta Iztueta.

Partidia oso polita izan zen, intentsitate handikoa, eta  bietako edozeinek irabazteko modukoa. Justuena berdinketa bat izango zen, baina puntuak etxean geratu ziren.


ALEBINAK:

IGELDO 4 IKAZTEGIETA 3

IGELDO: Gomez, Lopez, Dorronsoro, Amezua eta Rouget-hasierako bostekoa-, Agirre, Camarero, Senperena, Juaniz, Aizpurua, Oiartzabal eta Ezkurdia.

IKAZTEGIETA: J.M.Artola, Irastortza, Larrañaga, A.Benavente eta Uria-hasierako bostekoa-, Aitor Moralejo, Asier Moralejo, Darius, S.Artola eta U.Benavente.

GOLAK: IGELDO: Senperena (2), Rouget eta Ezkurdia. IKAZTEGIETA: Uria (2) eta Irastortza.

Partida orekaua eta ederra izan da, emozioz beterikoa. Azkenean Igeldok lortu du garaipena, eta sailkapenean ere bi taldeak puntuetan berdinduta geratu dira.



LEABURU 0 BIDANIA-GOIATZ 11

LEABURU: M.Garcia, Orbegozo, Uribe, Zubia eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Ugaremendia, Larreta, E.Garcia eta Arrospide.

BIDANIA-GOIATZ: Azkarai, Zugasti, Iraeta, Aldalur eta Ruiz-hasierako bostekoa-, Amundarain, Belamendia, Dorronsoro eta Aizpuru.

GOLAK: BIDANIA-GOIATZ: Iraeta (5), Aldalur (3) eta Dorronsoro (3).

Emaitzak dena erakusten du. Kanpotarrak gehiago izan ziren, merezimenduz garaipena lortuz.


LIZARTZA-OREXA 2 BALIARRAIN 15

LIZARTZA-OREXA: Malkorra, Errasti, A.Arrillaga, Urtxipia eta Luloaga-hasierako bostekoa-, Piris eta Olaskoaga.

BALIARRAIN: Olaberria, Gurrutxaga, Zunzunegi, Murua eta U.Olano-hasierako bostekoa-, I.Olano eta Toledo.

GOLAK: LIZARTZA-OREXA: Urtxipia eta Piris. BALIARRAIN: U.Olano (5), Zunzunegi (4), Toledo (3), Gurrutxaga, Murua eta I.Olano.

Baliarrainek garaipen erosoa lortu zuen Orexan. Hasieratik hartu zuen abantaila, eta partida osoa kontrolpean eraman zuen.

BENJAMINAK:

IGELDO 0 ALTZO 1

IGELDO: Aisa, Azpirotz, Etxeberria, Elosegi, Galarraga, Lizarralde, Rouget eta Uzkudun.

ALTZO: Artetxe, Elduaien, Elola, Gotia, Gorostiaga, Isasi, I.Murua eta H.Murua.

GOLAK: ALTZO: Isasi.

Partida honetan ere ez da emozio faltarik izan, eta azkenean gol bakar batek erabaki du partida kanpotarren alde.


LEABURU 5 BIDANIA-GOIATZ 4

LEABURU: Arrospide, Calle, Ezeiza, Garcia, Iraeta, Larreta, Orbegozo, Uribe eta Ugartemendia.

BIDANIA-GOIATZ: E.Sasiain, U.Sasiain, Aldalur, Iraeta, Azkarai, M.Eskibel, A.Eskibel, Arregi, Artola, Amundarain, Aramendi eta Beloki.

GOLAK: LEABURU: Garcia (4) eta Calle. Bidania-Goiatz: Amundarain (4).

Leaburu jarri da orain sailkapeneko lehen postuan, nahiz eta Bidaniarekin berdinduta, Golen aldeak aldeko ditu, eta horrek eman dio aurrena jartzeko aukera. Partida ederra izan zen, eta lehen itzulian gertatu bezalaxe, oraingoan ere gol bateko aldearekin amaitu zen, nahiz eta oraingoan Leabururen aldekoa izan.

ERREZIL 2 TXALBURUK 4

ERREZIL: Labaka, Ziarsolo, Uzkudun, I.Karrera, A.Karrera, Agirretxe, Egaña, Korta, Aitor Goenaga, Eizmendi, Ander Goenaga eta Iglesias.


TXALBURUK: Kaminos, Garcia, Fresneda, Etxeberria, Hussein, Goñi, Estevez, Irastortza eta Agirrezabala.

GOLAK: ERREZIL: Ziarsolo eta A.Karrera. TXALBURUK: Garcia (2), Hussein eta Estevez.

Partida polita izan zen, Emozioa ere izan zuen, baina Abaltzisketako taldeak eraman zituen hiru puntuak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina