2016(e)ko abenduaren 15(a), osteguna

Gabonen aurretik azkena

Gipuzkoako Herri Txikietako Ligan Gabonen aurreko azkeneko jardunaldia jokatuko da, eta oraingoan hiru mailetan izango dira norgehiagokak.

Horrela, infantil-kadeteetan, ostiralean 18.30ean hasiko da jardunaldia Ikaztegietan, bertako pilotalekuan neurtuko baitira Gael Liga eta Betelu. 20.00etan, berriz, Abaltzisketako pilotalekuan, Txalburuk eta Bidania-Goiatz lehiatuko dira.

Alebinen jardunaldia Abaltzisketako pilotalekuan abiatuko da, han jokatuko baitute ostiralean 19.00etan hasita, Txalburuk eta Bidania-Goiatz taldeek.  Ordubete beranduago bi partida jokatuko dira. Betelun, bertako taldea eta Lizartza-Orexa neurtuko dira, eta Baliarrainen, Baliarrain-Ikaztegieta eta Leaburu-Altzo. Jardunaldia, larunbatean amaituko da, Igeldo eta Bidania-Goiatz izango baitira arrez aurre Igeldoko eskoletako kantxan, 16.00etan.

Benjaminetan, ostiralean jokatuko da aurreneko partida Igeldon, bertako taldearen eta Lizartza-Orexaren artean, 17.30etatik aurrera. Bestea, larunbatean, 17.00etan jokatuko da Erezilen, eta han lehiatuko dira bertako taldea eta Betelu, orain arte maila honetan jokatutako partida guztiak irabazi dituztenak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina