2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Gabonetako Torneoa prest dago

Gael Elkarteak antolatzen duen Gabonetako torneoak aurten bigarren urtea izango du, eta iaz Lizartzan jokatu baldin bazen, aurten Betelun izango da, uretarrillaren 7an. Iaz bi mailetan egin zen, aurten bostetan jokatuko da.

Horrela, bigarren urteko kadeteetan, Gael, Lardero eta Andorrako selekzioa izango dira. Lehen urteko kadeteetan, berriz, Gael, Xota eta Lardero. Bigarren urteko infantiletan, Gael, Andorrako selekzioa eta Xota lehiatuko dira. Lehen urteko infantiletan, Gael, Aurrera Leitza eta Errioxako konbinatua, eta azkenik, alebinetan, Gael, Andorrako selekzioa eta Lardero lehiatuko dira. Ordutegiak zehazteko daude, baina partidak egun guztian izango dira Beteluko pilotalekuan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina