2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala

Gabonetako Torneoa prest dago

Gaelek antolatzen duen Gabonetako Torneoa prest dago. Aurten bigarren aldia izango du, eta azken uneko aldaketakin dator, izan ere Lardero baitzen aritzekoa hiru maila ezberdinetan, baina azken unean ezin duela esan du, eta bere ordez Aurrera Leitza, Alipendi eta Anoeta etorriko dira. Urtarrilaren 7an izango dira Beteluko pilotalekuan, eta iaztik beste pauso bat eman du aurrera Gaelek. Iaz infantilen bi mailetan antolatu zuen, baino aurten hiru maila gehiagotan antolatuko du, eta guztira bost mailatan arituko dira. Garbi dago Gael hazten ari dela, eta orain dela bost urte lehen urratsak eman zituenean seguraski inork ez zuen pentsatuko orain dagoen lekuan egongo zenik.

Hau izango da urtarrillaren 7ko egitaraua:

INFANTIL A:

10.00, Gael / Andorrako Selekzioa
10.30, Gael / Xota
11.00, Xota / Andorrako Selekzioa

INFANTIL B:

11.30, Aurrera Leitza / Rioja Team
12.00, Rioja Team / Gael
12.30, Aurrera Leitza / Gael

KADETE A:

15.00, Gael / Andorrako Selekzioa
15.30, Andorrako Selekzioa / Anoeta
16.00, Gael / Anoeta

ALEBINAK:

16.30, Andorrako Selekzioa / Aurrera Leitza
17.00, Gael / Aurrera Leitza
17.30, Gael / Andorrako Selekzioa

KADETE B:

18.00, Alipendi / Xota
18.30, Xota / Gael
19.00, Gael / Alipendi

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina